Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Handitu Innova 2024 - Aurretiazko komunikazioak

[Handitu Innova 2024]

Deskribapena


Xedea

OHARRA: Aldez aurreko jakinarazpenaren prozedura eskatzaileak premiaz hasi beharreko inbertsioetarako bakarrik egin beharko da.

Nekazaritza-produkzioan berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntzak (HANDITU INNOVA 2024 programa).

Nekazaritza-produkzioan berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntzak. Laguntzak inbertsio-programa bati egokituko zaizkio. Programa hori urtekoa edo urte anitzekoa izan daiteke, aurkeztutako proiektuak gauzatzeko aldiaren eta ordainketak egiten diren unearen arabera.

HANDITU INNOVA laguntzen helburua da:

a) Nekazaritza-ustiategien ekoizpen-ratioen lehiakortasuna eta eraginkortasuna hobetzea, eta berrikuntza teknologikoa bultzatzea, euskal produkzio-sektorearen elementu eragile gisa.

b) EAEn finkatutako nekazaritza-ustiategietako ingurumen-inpaktua arintzen, energia-eraginkortasuna areagotzen, ura aurrezten eta arazten eta hondakinak eta azpiproduktuak aprobetxatzen laguntzea.

Komunikaziorako oinarrizko formulario bat gaitu da, dagokion deialdia argitaratu aurretik. Aurretiazko jakinarazpena onartzeko, inbertsioen egoera egiaztatzen duen akta egin beharko da.

Aurretiazko jakinarazpena ordezkari baten bidez egiten bada, ordezkaritza egiaztatu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Hala ere, kontuan hartu behar da bai eskaeraren azken epea, bai deialdiaren gainerako xehetasunak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eskaera ofizialaren datuak barne, bai eskaera egiteko modua, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuaren aginduan ezarritakoak izango direla. Agindu horren bidez, 2024ko ekitaldirako HANDITU INNOVA laguntzen deialdia egingo da.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Mari Carmen González

Teléfono: 945 01 97 10

E-mail: carmengonzalez@euskadi.eus

Kodea

1220402

AURRETIAZIKO KOMUNIKAZIOA


Komunikaziorako oinarrizko formulario bat gaitu da, dagokion deialdia argitaratu aurretik. Aurretiazko jakinarazpena onartzeko, inbertsioen egoera egiaztatzen duen akta egin beharko da.

Aurretiazko jakinarazpena ordezkari baten bidez egiten bada, ordezkaritza egiaztatu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Hala ere, kontuan hartu behar da bai eskabidearen azken epea, bai deialdiaren gainerako xehetasunak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eskaera ofizialaren datuak barne, eta baita hori egiteko modua ere, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuaren aginduan ezarritakoak izango direla. Agindu horren bidez, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eta arrantzatik eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko laguntzen deialdia egingo da (2024).

  • Eskaeraren ondorengo izapideak NIRE KARPETAren bidez egingo dira.
  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.