Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Adimen Artifiziala eta Administrazioa: 2025eko azaroaren 3tik 2026ko urtarrilaren 30era

Gida bibliografikoa (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

Aurkezpena

Adimen Artifiziala (AA) gure garaietako indar teknologiko eraldatzaileenetako bat bihurtu da, eta sakonki eragiten du bizitza modernoaren alderdi guztietan. Teknologiaren esparru hutsetik harago, AA gure egunerokoan dago: gure telefonoetako laguntzaile birtualetatik hasi eta diagnostiko medikoak hobetzen dituzten sistemetara, ekoizpen-prozesuak automatizatzen dituztenetara eta hezkuntza pertsonalizatzen dutenetara arte, bizitzeko, lan egiteko eta harremanak izateko modua eraldatuz.

Garapen honek, algoritmo sinpleetatik autoikaskuntza-sistema konplexuetaraino hedatzen denak, aurrerapen, berrikuntza eta ongizaterako aukera handiak eskaintzen ditu. AA zerbitzuak optimizatzen ari da, lanbide berriak sortzen eta bide berriak irekitzen medikuntzan, garraioan edo ingurumenaren kudeaketan, baita hezkuntzarako zein administrazio publikoaren eraginkortasunerako tresna berriak eskainiz ere.

Aldi berean, erronka eta galdera etiko handiak planteatzen ditu: lanpostuak galtzeko arriskua, lege sendo baten beharra, oinarrizko eskubideen eta pribatutasunaren babesa, baita desinformazioarekin eta diskriminazio algoritmozkoarekin lotutako arriskuak ere.

Liburutegi Orokorrak eskuratutako lanen kalitatea eta kopurua kontuan hartuta, erakusketa bi zatitan garatuko da, 2025ean eta 2026an. Zati bakoitzak gaur egungo adimen artifizialaren inguruko eztabaida eta aukerak islatzen dituzten gai-blokeak izango ditu.

Lehen erakusketa hau, “Adimen Artifiziala eta Administrazioa”, ezinbestean, AAren eta Administrazio Publikoen, zerga-sistemen eta arlo juridikoaren arteko harremanari buruzkoa da: AA nola ari den iraultzen kudeaketa publikoa, gardentasuna, efizientzia eta Gobernu-herritarren arteko harremana azaltzen duten lanak biltzen ditu. Era berean, AAren zuzenbide eta legegintzari buruzko gaiak lantzen dira, gizartea babesteko eta garapen etiko eta arduratsua bermatzeko funtsezkoak direnak.

Hautaketa honek ikuspegi irisgarri eta zorrotza eskaini nahi adimen artifizialaren inguruan: zer den, gure errealitatea nola ari den aldatzen eta zein erronka eta aukera ditugun aldaketa eta egokitzapen sozialeko bide zirraragarri honetan…

 

Gaia interesatzen bazaizu, dozenaka dokumentu (leiho berri batean irekitzen da) aukeratu ditugu Dialnet-en (liburuak, liburu-kapituluak eta aldizkari-artikuluak)

Azken aldaketako data: