Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Itsas-lehorreko jabari publikoko sasoiko zerbitzuak emateko baimena

Deskribapena


Hondartzetan sasoiko zerbitzuak ustiatzea helburu duten baimenak, instalazio desmuntagarriak baino behar ez dituztenak, hala eskatzen duten udalei emango zaizkie, erregelamendu bidez zehazten den moduan eta kasuan kasuko arau orokor eta espezifikoetan ezartzen diren baldintzen arabera.

Sasoiko zerbitzuek gehienez ere lau urteko baimena izan dezakete, baina instalazioak desmuntatu egin beharko dira baimenaren iraunaldiko denboraldi bakoitza amaitutakoan.

Zerbitzu horiek ustiatzeko interesa duten udalek baimen-eskaera aurkeztu beharko diote Bizkaiko edo Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzuari, Eusko Jaurlaritzako Itsasertzaren Garapeneko, Portuen eta Itsas Gaietako Zuzendaritzari dagokionaren arabera. Eskabidearekin batera, honako hauek aurkeztu beharko dituzte: zerbitzu horiek okupatu beharreko eremuak mugatzeko proposamena, horien definizioak hala eskatzen duen instalazio eta zerbitzuen planoak, eta azterketa ekonomiko-finantzarioa.

Portuen Lurralde Zerbitzuak baimena eman ondoren, udalek, dagokion okupazio-kanona ordaindu ondoren, ustiatu ahal izango dute, beren kabuz edo hirugarrenen bidez. Behin instalazioa amaituta, Udalak Portuen Lurralde Zerbitzuari eskatuko dio azterketa egitea, emandako baimenarekin bat datorrela egiaztatzeko.

Baimen horiek emateak ezingo du inola ere hondartzen erabilera publikoaren printzipioa desnaturalizatu.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko Sailburuordetza > Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko Sailburuordetza > Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • : 1257802

Baimen-eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Hasi aurretik ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula eta prestatu dokumentazioa formatu digitalean.

Baimen-eskaera aurkezteko urratsak:

1. Bete eta sinatu eskabide-orria (.pdf dokumentua). Sinadura digitala erabil dezakezu edo inprimakia inprimatu, sinatu eta eskaneatu.

2. Prestatu beharrezko dokumentuak formatu digitalean.

3. Sartu ERREGISTRO ELEKTRONIKO OROKORREAN beheko botoiaren bidez. Gogoratu identifikazio elektronikorako bitarteko bat behar duzula.

  • Hautatu "Eskabide, idazki edo komunikazio bat aurkeztu nahi dut" aukera.
  • Sar zaitez "Erregistro elektroniko orokorraren formularioan".

IDENTIFIKATU atalean:

  • "Erakundea" n hautatu EUSKO JAURLARITZA eta ondoren ELIKADURA, LANDA-GARAPENA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA.
  • Bete eskatzen zaizkizun datuak.

DATUAK BETE atalean:

  • Hautatu "Ingurumena" aukera.
  • "Kostaldea eta itsasertza" gehitutako gaian.
  • Ondoren, idatzi labur-labur azalpenaren argudioa eta eskatzen duzuna.

DOKUMENTUAK ERANTSI atalean:

  • Atal honetan, aldez aurretik bete duzun baimen-/emakida-eskaeraren inprimakia erantsi behar duzu.
  • Prozedurarako eskatzen den beste dokumentazio bat ere erantsi.

SINATU ETA BIDALI atalean:

  • Jarraitu eskaera sinatzeko eta bidaltzeko jarraibideekin.

Eskaera dagokion zerbitzuak jasotzen duenean, izapidetzen hasiko da, eta, ondoren, zure espedientearen jarraipena egin ahal izango duzu Nire karpeta bidez.

  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena emateko eta baimena jakinarazteko gehieneko epea 4 hilabetekoa da, eskaera erregistratzen denetik.

Beste tramite batzuk