Hezkuntza Saila

Arte Dramatikoko Goi-mailako Arte-irakaskuntzak

  • 23/2016 Dekretua, otsailaren 16koa, zeinen bidez ezartzen baitira Arte Dramatikoko Goi-mailako Arte-irakaskuntzetako Interpretazioaren espezialitatea eta Euskal Autonomia Erkidegorako ikasketa-plana (EHAA, 2016-04-13)
  • Dantzerti (Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi-mailako Eskola)

Ohikoa

  • Sarbide proben ebazpena (leiho berri batean irekitzen da). Honen bidez, arte dramatikoko goi-mailako irakaskuntzak egiteko sarbide-probarako deia egiten da, 2024 urteko proba antolatu, garatu eta ebaluatzeko beharrezko argibideak ematen dira eta 2024-2025 ikasturterako ikasleak onartzeko prozedura ezartzen da.
  • Eskabidea (leiho berri batean irekitzen da)
  • Eskaera egiteko epea: 2024ko apirilaren 17tik maiatzaren 17ko 13:00ak arte.

Ez-ohikoa

Ebazpena, matrikulatzeko prozedura arautzen duena

Epeak

  • Matrikulatzeko epealdi arrunta
    • Lehenengo mailan lehendabizikoz hasiko diren ikasleak: 2024ko uztailaren 1etik 12ra, biak barne.
    • Mailaz igo diren edo errepikatu duten ikasleek (2023-2024 zentroan matrikulatuta egon diren ikasleak):
  • Matrikulatzeko ezohiko epealdia: 
  • Aurreko ikasturteetan DANTZERTI Arte Dramatikoko eta Dantzako Goi Eskolan matrikulatuta egon diren ikasleek eta beste zentro batean egindako ikasketa partzialak dituzten ikasleek uztailaren 1etik 15era bitartean, biak barne, aurkeztu beharko dute onarpen-eskaera.
    Bi kasuetan, eskatutako mailan plaza hutsak egotearen mende egongo da onarpena.
  • Zer dira eta zertarako balio dute Arte Dramatikoko Goi-mailako Arte-irakaskuntzak?

Arte Dramatikoko Goi-mailako irakaskuntzen helburua da ikasleei kalitatezko prestakuntza artistikoa ematea eta etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea.

Profesionalak izateko interesa duten pertsonei zuzenduta daude; alegia, lanbide gisa bidea jorratzeko pentsatuta daude. Labur esanda, horrelako ikasketak egiteko gaitasuna eta borondatea duten ikasleei bideratuta daude, jarraitutasuna eta ardura eskatzen baitute.

Arte Dramatikoko goi-mailako irakaskuntzak dira ikasketak bukatutakoan ikasleari titulazio ofiziala ematen dioten irakaskuntza bakarrak.

  • Zer irtenbide profesional eskaintzen dituzte irakaskuntza hauek?


    Arte Dramatikoko Goi-mailako irakaskuntzek, jendartean integratzeko baliabideak ez ezik, behar den gaitasuna ere eskaintzen dute Arte Irakaskuntzako zentroetan eskolak emateko; gradu baten titulu baliokidea da, ondorio guztietarako.
  • Nola egituratzen dira irakaskuntza hauek?

Arte Dramatikoko Goi-mailako irakaskuntzak lau ikasturte akademikotan banatzen dira; guztira 240 ECTS kreditu dituzte (60 urtean). Prestakuntza honela banatzen da:

- Oinarrizko prestakuntzak gutxienez 18 kreditu izango ditu.

- Prestakuntza espezializatuak gutxienez 114 kreditu izango ditu.

- Ikasketa amaierako lanak gutxienez 6 kreditu izango ditu.

  • Zer da ECTS kreditua, eta zer ordu-kopuru du?

Ikasleak dagokion ikasketa-programako helburuak betetzeko egin behar duen lanaren neurria da; gure kasuan, 30 ordu. Honako ordu hauek sartuta daude: eskola-orduak, teorikoak edo praktikoak, ikasketa-orduak, mintegietarako, lanetarako, praktiketarako eta proiektuetarako orduak, eta azterketak eta ebaluazio-probak prestatzeko eta egiteko eskatutakoak.

Okerra da, beraz, pentsatzea europar kreditua eskola-orduak bakarrik direla, edo kontaketan azterketak prestatzeko eta egiteko orduak kentzea.

  • Irakasgai guztiek presentzialtasun bera dute?

Ez. Aldatu egiten da irakasgai batetik bestera. Zentroko zuzendaritzak behar besteko denboraz ezarri beharko du, eta jakitera eman.

  • EAEn, non emango dira Arte Dramatikoko Goi-mailako irakaskuntzak?


    Euskadin, DANTZERTI Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi-mailako eskolan emango dira.

Eskola hori Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga kontserbatorioan dago.

  • Zer espezialitate eskaintzen da EAEn?


    EAEn, interpretazioaren espezialitatea ematen da.
  •  Bateragarria al da beste ikasketa batzuekin edo lanarekin?


    Ez. Irakaskuntza presentzialak dira eta, goi-mailako beste irakaskuntza batzuk bezala, diseinatuta daude denbora osoko dedikazioaz ikasteko: 36 aste ikasturte bakoitzeko, gutxienez.
  • Zer baldintza akademiko bete behar ditut Arte Dramatikoko Goi-mailako irakaskuntzak egin ahal izateko?

Arte Dramatikoko Goi-mailako irakaskuntzak egiteko, baldintza hauek bete behar dira:

- Batxiler-titulua izatea edo Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarbide-proba gaindituta izatea.

- Gainera, sarbide espezifikorako proba bat egin behar da, ikastetxean bertan.

  • Egin ditzaket ikasketa hauek batxilerrik ez badut?


    Bai. Administrazioak urtero egiten du batxilerraren ordezko heldutasun-proba bat gainditzeko deialdia.
  • Zer balio du proba horrek?


    Proba gainditzeak urte bateko balioa du, eta aukera emango du ikasketa horiek ematen dituen estatuko edozein zentrotan sartzeko, betiere zentro horietan plaza libreak baldin badaude.
  • Zenbat plaza egongo dira?

Lehenengo ikasturtean 15 plaza eskintzen dira.

  • Noiz irekiko da sarbide-proban izena emateko epea?

Urtero data zehatzak argitaratuko dira. Izena emateko, eskabide-orria bete behar da.

  • Noiz dira probak?

Ekainean zehar izango dira probak