Ekonomia eta Ogasun Saila

Argitalpenari eta praktika onei buruzko deklarazio etikoa. Ebaluazioaren prozesua, ebaluatzaileak eta jabetza eskubideak

Ekonomiaz Ekonomiari buruzko Euskal Aldizkariaren erredakzioa konprometituta dago komunitate zientifikoarekin, argitaratzen diren artikuluen etika eta kalitatea bermatzeko. Argitalpenetarako Etika Batzordeak aldizkari zientifikoen editoreentzat zehazten duen jokabide eta jardunbide egokien kodea hartzen du gure aldizkariak erreferentziatzat: http://publicationethics.org/files/Code_of_conduct_for_journal_editors.pdf Halaber, irakurle eta egileen beharrizanei erantzun egokia ematea bermatzen du, argitalpenen kalitatea ziurtatuz eta artikuluen edukia eta osotasuna babestuz eta errespetatuz. Beharrezkoa denean zuzenketak, azalpenak eta barkamen-eskeak argitaratzeko konpromisoa hatzen du Ekonomiaz aldizkariaren erredakzioak.

Praktika onak betetze-aldera, Ekonomiaz aldizkariak duen sisteman kanpoko ebaluatzaileek -anonimoak eta bikoitzak- berrikusten dituzte artikuluak, irizpide hauek aplikatuz: artikuluaren garrantzi zientifikoa, originaltasuna, argitasuna eta aurkeztutako lanaren egokitasuna. Gure aldizkariak uneoro bermatuko ditu ebaluazio-prozesuaren konfidentzialtasuna, ebaluatzaileen eta egileen anonimotasuna, ebaluatutako edukia, ebaluatzaileen txosten arrazoitua eta, horrela badagokio, Zuzendaritza Exekutiboak emandako beste edozein komunikazio. Era berean, edozein egilek aldizkariko Erredakzioari edo artikuluaren ebaluatzaileei helarazten dizkien azalpenen, erreklamazioen edo kexen konfidentzialtasuna gordeko da. Jadanik argitaratu diren lanen errespetuarekin eta zintzotasunarekin duen konpromisoa adierazten du Ekonomiaz aldizkariak.

Hori dela-eta, guztiz debekatuta dago plagioa, eta plagiotzat jotzen diren testuak edo testu horien edukia iruzurtzat joko dira; beraz, aldizkaritik ezabatu egingo dira jadanik argitaratu badira, edo ez dira argitaratuko. Kasu horietan ahalik eta arinen jokatuko du aldizkariak.

Gure aldizkariak adierazitako baldintzak eta erabakiak onartuta, egileek bermatu behar dute artikulua eta hari lotutako materialak originalak direla, eta ez dituztela egile-eskubideak urratzen. Horrez gain, egiletza partekatua bada, egileek justifikatu behar dute interesatutako egile guztien erabateko adostasuna dagoela, eta ez dela lehenago aurkeztu edo argitaratu beste edozein hedabidetan.

Honelakoa da ebaluazioaren prozesua: a) artikulua jaso bezain laster, jaso izanaren adierazpena bidaltzen zaio bidaltzaileari, e-postaren bidez; b) Ekonomiaz aldizkariaren erredakzioak erabakitzen du atzera botatzea ala ebaluazioaren prozesua hastea, eta horren berri ematen dio egileari; c) kalitate-bermatzeko parekoen ebaluazio sistema (itsu-bikoitza prozedura) aplikatzen dio, Zuzendaritza Exekutiboak gainbegiratuta; y d) eta, azkenik, artikulua onartzeko edo atzera botatzeko behin betiko erabakia hartzen da. Prozesu guztia gehienez sei hilabetez luzatuko da, artikulua aldizkarian jasotzen denetik.

Ekonomiaz aldizkariak lehen-mailako ebaluatzaileak ditu; horixe egiaztatu baitute, aktiboki eta erregulartasunez parte hartuz Espainiako eta nazioarteko hainbat argitalpen entzutetsuen ebaluazioetan. Halaber, ebaluaketa egiten laguntzeko, bere ebaluaketa-eredua dauka, e-postaren bidez eskatu daitekeena: ekonomiaz@euskadi.eus. Prozesu osoan zehar, aldizkariaren erredakzioak artikuluaren egoeraren berri ematen dio egileari. Izan ere, egileek, argitalpen prozesuari buruzko edozein informazio nahi izanez gero, erredakzioarenera jo dezakete: ekonomiaz@euskadi.eus.

Ekonomiaz aldizkariak bertan jasotzen eta argitaratzen diren jatorrizko artikuluen jabetza-eskubide guztiak hartuko ditu bere gain, eta Creative Commons ,lizentziaren arabera kudeatuko. Horren barruan, artikuluon aitortza eta haietatik ondorioztatutako lanen erabilera ez komertziala sartuko dira, salbuespen honekin: jabearen baimena izanik, ezarritako baldintzak betetzen badira.

Ekonomiaz aldizkariaren eduki elektronikoak, Argitalpen Zerbitzu Nagusiak argitaratutakoak (AZN), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Artxibo Elektroniko bakarrean (Dokusi) gordetzen dira, eta etengabe kontserbatzen dira. Dokusik epe luzerako kontserbazio-sistemak ditu (sinadura elektronikoa duten dokumentuak zigilatzea, formatu zaharkituak eraldatzea) eta zaindutako dokumentuei aplikatzen zaie.

Azken aldaketako data: