Departamento de Economía y Hacienda

Ekonomiaz, Ekonomiari buruzko euskal aldizkaria  
Ekonomiaren esparruan, analisia eta eztabaida bultzatzeko eta bereziki EAEko ekonomiari dagozkion gaiak jorratuz, Eusko Jaurlaritzak 1985etik sei hilean behin nazioarteko argitaratzen duen aldizkaria. ISSN-0213-3865 / / E-ISSN 2340-4051

103.I/2023: Finantza publikoen kalitatea: Ebaluazioaren zeregina

Publikoaren garrantzia, bereziki, gaur egun bizi dugun aldaketa sakoneko garaietan agertzen da. Murgilduta gauden hiru trantsizio handiek, teknologiko-digitalak, energetiko-ingurumenekoak eta demografiko-sozialak, eta horiek sortzen dituzten desorekek sektore publikoaren babes sendoa behar dute. Bestalde, arau fiskalak eten eta finantza-baldintzak nabarmen gogortu ondoren administrazioek izango duten zerga-eremu mugatuak nabarmendu egiten du erronka horietarako behar diren politika publikoen eraginkortasunaren eta efizientziaren garrantzia. Beraz, politiken emaitzak maximizatu nahian alderdi horiek baloratzea funtsezkoa da. Monografiko honetan finantza publikoen kalitatearen gai nagusia jorratzen duten hamar artikulu biltzen dira, ebaluazioaren ikuspegitik, eta erlazio horren funtsezko elementuak osatzen dituzten alderdiak aztertzeko aukera ematen dute. Era berean, atal ofizialarekin batera, alde batetik, EBren kohesio-politikaren etorkizuneko esparruari buruz hausnartzen duten bi policy letter daude, eta, bestetik, Beste lankidetza batzuk atalean, Ukrainako gerraren ondoriozko inflazio-krisiari aurre egiteko euskal administrazio publikoek hartutako neurri nagusiak deskribatzen dituen artikulua.

Arriba

  • Liburu osoa

    Ekonomia eta plangintza zuzendaritzaDirección de Economía y Planificación


Abajo