Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Kexak, erreklamazioak eta salaketak Euskadiko turismo-sektorean

Deskribapena



Turismo Administrazioaren aurrean turismo-arloko arau-hausteak izan daitezkeen gertakariak gertakariak salatzea, turismo-enpresek edo tursmo-lanbidea duten pertsonek egindakoak (turismo-gidak).

Salaketak, kexak eta erreklamazioak parekatzen dira.

Salatutako egitateak zehatzak eta espezifikoak izan behar dira, eta egiaztatuta egon behar dute.

Zerbitzu bat emateak edo ez emateak eragindako kalteak salatuz gero, zenbatekoa ere zehaztu beharko da, dagokion justifikazioa aurkeztuta.

Hasteko, interesdunak edo edozein pertsonak inprimakia bete behar dute, eta ustezko arau-hauste turistiko baten berri eman behar diote administrazio honi; ustezko arau-hauste baten berri duen agintaritzak edo administrazio-organoak jakinarazi behar du; turismo-erabiltzaileek edo bezeroek erreklamazio-orri ofizialen bidez erreklamatu behar dute (turismo establezimendu edo enpresetan daude eskuragarri, eta 2014ko urtarrilaren 1eko 142/2014 Dekretuaren I. eranskinean bertan, edo Turismo eta Ostalaritza zuzendaritzaren ekimenez ere.

Salaketa bakarrik aurkezteak ez du esan nahi prozeduran interesduna denik. Baldintza hori lortzeko, justifikatuta eskatu behar da, eta Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak eman behar dio.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, izapideak egiteko eta dokumentazioa erregistratzeko aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Kexak, erreklamazioak eta salaketak turismo-sektorean: 1015004

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea



Se inicia cumplimentando el formulario habilitado en esta dirección, por los interesados o por cualquier persona, poniendo en conocimiento de esta Administración la existencia de una presunta infracción turística por comunicación de la autoridad u órgano administrativo que tenga conocimiento de una presunta infracción por reclamación de los usuarios turísticos o clientes a través de las hojas oficiales de reclamaciones (disponibles en los mismos establecimientos y empresas turística, y en el mismo Anexo I al Decreto 142/2014 de 1 de julio o por propia iniciativa de la Dirección de Turismo y Hostelería.

La presentación de una denuncia por si sola no confiere la condición de persona interesada en el procedimiento. Para obtener dicha condición, ha de solicitarse justificadamente y obtenerse del Director /Directora de Turismo y Hostelería.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk