Euskadiko turismo-enpresa eta -establezimenduen Erregistroa

Deskribapena

Erregistroaren helburua da turismo-enpresei eta -jarduerei buruzko informazioa ematea hala eskatzen duten pertsona guztiei.

Gainera, turismo-jardueretan aritzen diren enpresek emandako informazioa jasotzen duen tresna da. Enpresa horiek behartuta daude administrazioari jardueraren hasieraren, aldaketen eta amaieraren berri ematera.

Era berean, erregistroa informazio-tresna bat da turismo-administrazioak turismo-antolamenduari eta arlo horretan indarrean dagoen araudia betetzen dela ikuskatzeari, kontrolatzeari eta egiaztatzeari dagokionez dituen administrazio-ahalak baliatzeko.

Halaber, erregistroko informazioa turismoa sustatzeko ekintzak bultzatzeko erabili ahal izango da.

Nori dago zuzenduta

Hotel-establezimenduak gora
102/2000 DEKRETUA, maiatzaren 29koa, hotel-establezimenduen antolaketa ezartzen duena.
Hotelak
  • Ostatua eskaintzen duten establezimenduak dira; beste zerbitzu osagarri batzuk ere eskaintzen dituzte, eta jangela izan dezakete edo ez.
  • Eraikin oso bat edo haren zati independente bat okupatzen dute, barne guztiek osotasun homogeneo bat eratuz; igogailu eta eskailerak dituzte, bakarrik jarduera eta zerbitzu turistikoen erabiltzaileek erabil ditzazketenak.
Informazio gehiago (PDF, 252 KB)
Hotel-apartamentuak
  • Hotel-establezimenduak dira instalazio egokiak dituztenak ostatu-unitate bakoitzean elikagaiak kontserbatu, elaboratu eta kontsumitzeko.
Pentsioak
  • Zerbitzuak geletan ematen dituzten hotel-establezimenduak dira beren tamainarengatik, ezaugarriengatik edo ematen dituzten zerbitzu-motengatik ez dauzkate hotelei eta hotel-apartamentuei eskatzen zaizkien zerbitzuak.
Apartamentu turistikoak gora
198/2013 DEKRETUA, apirilaren 16koa, apartamentu turistikoak arautzen dituen.
Apartamentu turistikoak
  • Ostatu-unitatez osatutako establezimenduak dira, multzo independente gisa eskaintzen direnak.
  • Ustiapen-unitate enpresarialaren printzipioaren pean kudeatzen dira.
  • Aldi baterako ostatua ematen dute, profesionaltasunez eta ohikotasunez.
  • Establezimendu hauetan ostatatzeak ez dakar egoitza-aldaketarik erabiltzailearentzat
Informazio gehiago (PDF, 281 KB)
Kanpinak gora
396/2013 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan kanpinak eta beste kanpaketa-turismoko modalitate batzuk arautzeari buruzkoa.
Kanpinak
  • Aldi baterako ostatu-zerbitzua ematen duten establezimenduak dira, behar bezala zedarrituta, hornituta eta atonduta dauden erabilera publiko edo pribatuko lur-eremuetan daudenak.
  • Prestatuta daude oporrak edo turismoa helburu dituztelarik aire librean bizi nahi duten pertsona-taldeei ostatua emateko.
  • Ostatu elementu gisa, honako hauek erabiltzen dira:
    • Turisten ostatu mugikorrak:
      • Kanpin-dendak
      • Karabanak
      • Autokarabanak
      • Denda-orgak
      • Etxe mugikorrak
      • Erraz mugi daitezkeen antzeko elementuak
    • Jardueraren titularrak eskaintzen dituen instalazioetan:
      • Bungalowak
      • Apartamentuak
      • Antzeko eraikinak
Informazio gehiago (PDF, 244 KB)
Nekazaritza-turismoko establezimenduak eta landetxeak gora
199/2013 DEKRETUA, apirilaren 16koa, landa-inguruneko turismo-ostatuko establezimenduak arautzen dituena.
Nekazalturismoak
  • Nekazaritzako ustiategietan integraturiko baserriak dira.
  • Nekazari eta abeltzainek ostatu-zerbitzu turistikoak prezio bidez eskaintzen dituzten, sukaldaritza-zerbitzuekin edo gabe.
Informazio gehiago (PDF, 96 KB)
Landetxeak
  • Landa-inguruneko establezimenduak dira, ingurune horretako arkitektura bereizgarria duten eraikinetan prezio bidezko ostatu-zerbitzuak ematen dituztenak, sukaldaritza-zerbitzuekin edo gabe.
Informazio gehiago (PDF, 237 KB)
Aterpetxeak gora
200/2013 DEKRETUA, uztailaren 9koa, turismo-aterpetxeak antolatzen dituena.
Aterpetxeak
  • Batez ere logela kolektibo edo ohe askoko logeletan plazak eskaintzen dituzten establezimenduak dira.
  • Publiko orokorrari logeletako ostatu-zerbitzuak prezio bidez eta ohikotasunez eta profesionaltasunez eskaintzen edo ematen dituzte.
  • Beste sukaldaritza-zerbitzu osagarri batzuk ere eskain ditzakete, baita aisiari, heziketari, naturari edo kirolari loturiko jarduerak egiteko aukera ere.
Informazio gehiago (PDF, 238 KB)
Erabilera turistikoko etxebizitzak eta etxebizitza partikularretako logelak gora
101/2018 DEKRETUA, uztailaren 3koa, erabilera turistikoko etxebizitzei eta etxebizitza partikularretako logelei buruzkoa.
Erabilera turistikoko etxebizitzak
  • Turismo- edo opor-arrazoiengatik ostatu bezala eskaintzen edo merkaturatzen diren edozein motatako etxebizitzak dira, aldi baterako eta berehala erabiltzeko moduan.
  • Ohikotasunez eta kontraprestazio ekonomiko baten truke merkaturatzen dira
Informazio gehiago (PDF, 251 KB)
Erabilera turistikoko etxebizitza partikularretako logelak
  • Etxebizitza partikularretako logelan ostatu ematea da logelaka, turismo-arrazoiengatik eta ohikotasunez eta kontraprestazio ekonomiko baten truke, aldi baterako eta berehala erabiltzeko moduan eskaintzen, merkaturatzen edo lagatzen dena.
  • Pertsona fisikoak soilik izan daitezke titularrak eta erroldatuta egon eta benetako bizilekua bertan eduki beharko dute.
Bitartekaritzako turismo enpresak gora
97/2022 DEKRETUA, uztailaren 26koa, bidaia-agentziei buruzko Dekretua bigarren aldiz aldatzen duena.
Bidaia agentziak
  • Edozein enpresa-formarekin bidaia konbinatuak merkaturatu eta antolatu ditzakeen pertsona fisiko edo juridikoak dira.
  • “Bidaia”, “bidaia konbinatua” eta “pakete turistikoa” terminoak edo hitz horiei dagozkien beste hizkuntzetako ordainak erabili ditzazketen bakarrak dira.

Informazio gehiago (PDF, 290 KB)

Galdera ohikoenak (FAQ) (PDF, 964 KB)

97/2022 Dekretua egokitzeari buruzko webgunearen bideoa

Erreserba-zentroak
  • Banakako erabiltzaileei zerbitzu turistikoak erreserbatzen jarduten duten pertsona fisiko zein juridikoak dira.
  • Ezin dute bidaia konbinaturik antolatu.
  • Ezin dute bitartekaritza-lanak egiteagatiko kontraprestazio ekonomikorik jaso turismo-erabiltzaileen partetik.
Turismo-bitartekariak
  • Bidaia konbinatuen izaera ez duten zerbitzu turistikoak ematen dituen pertsona fisiko edo juridikoak dira.
Turismo-operadoreak
  • Zerbitzu turistikoak eskaintzen dituzten enpresak dira, gehienak berak kontrataturikoak eta honako elementu hauetako bat baino gehiagoz osatuak:
    • Garraioa
    • Ostatu-zerbitzua
    • Joan-etorriak
    • Txangoa
Turismo aktiboa eta abenturagora

AGINDUA, 2024ko martxoaren 14koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez garatzen baita Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroari buruzko uztailaren 16ko 112/2019 Dekretua, turismo aktiboko eta abentura-turismoko enpresei dagokienez.
Turismo aktiboa eta abentura                                         
  • Turismo aktiboko jarduerak dira, prezio baten truke, jolas, kirol eta abentura-jarduerak egitea helburu dutenak.
  • Funtsean, naturak berak garatzen diren ingurunean eskaintzen dituen baliabideak erabiliz egiten dira, izan airekoa, lurrekoa, lurrazalekoa, lurpekoa, urpekoa edo urpekoa. Baliabide horiei nolabaiteko trebetasun edo esfortzu fisikoa dagokie.

Galdera ohikoenak (FAQ) (PDF, 271 KB)

Aplikatu beharreko araudia

13/2016 LEGEA, uztailaren 28koa, Turismoarena. 112/2019 DEKRETUA, uztailaren 16koa, Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroari buruzkoa. 26/2024 DEKRETUA, martxoaren 5ekoa, Turismo-gidarien Euskadiko Jarduerarena. AGINDUA, 2024ko martxoaren 14koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez garatzen baita Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroari buruzko uztailaren 16ko 112/2019 Dekretua, turismo aktiboko eta abentura-turismoko enpresei dagokienez. 81/2012 DEKRETUA, maiatzaren 22koa, bidaia-agentziei buruzkoa. 97/2022 DEKRETUA, uztailaren 26koa, bidaia-agentziei buruzko Dekretua bigarren aldiz aldatzen duena. 101/2018 DEKRETUA, uztailaren 3koa, erabilera turistikoko etxebizitzei eta etxebizitza partikularretako logelei buruzkoa. 6/2015 DEKRETUA, urtarrilaren 27koa, hotel-establezimenduen antolaketa ezartzen duen Dekretua bigarren aldiz eta Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-enpresen Erregistroaren antolamendua eta funtzionamendua arautzeko Dekretua hirugarrenez aldatzen dituena. 102/2001 DEKRETUA, maiatzaren 29koa, hotel-establezimenduen antolaketa ezartzen duena. 396/2013 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan kanpinak eta beste kanpaketa-turismoko modalitate batzuk arautzeari buruzkoa. 200/2013 DEKRETUA, uztailaren 9koa, turismo-aterpetxeak antolatzen dituena. 199/2013 DEKRETUA, apirilaren 16koa, landa-inguruneko turismo-ostatuko establezimenduak arautzen dituena. 198/2013 DEKRETUA, apirilaren 16koa, apartamentu turistikoak arautzen ditue. 317/1996 DEKRETUA, abenduaren 24koa, turismoaren erabiltzailearen eskubideak eta betebeharrak arautzeko dena.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Turismo eta Merkataritzako lurralde-bulegoetako turismo-kudeaketako teknikariak.

  • ARABAKO TURISMO ETA MERKATARITZAKO LURRALDE BULEGOA

    Samaniego 2
    01008 Vitoria-Gasteiz
    Tel.: 945 01 70 55
    E-maila: turismoa-araba@euskadi.eus

  • BIZKAIKO TURISMO ETA MERKATARITZAKO LURRALDE BULEGOA

    Concha Jeneralaren kalea, 23
    48010 Bilbao
    Tel.: 944 03 14 78
    E-maila: turismoa-bizkaia@euskadi.eus

  • GIPUZKOAKO TURISMO ETA MERKATARITZAKO LURRALDE BULEGOA

    Easo, 10
    20006 Donostia-San Sebastian
    Tel.: 943 02 25 64
    E-maila: turismoa-gipuzkoa@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Turismo jardueraren hasiera: 0012801
  • Borondatezko izen-ematea Erregistroan: 0012801
  • Hasieran aitortutako datuen aldaketa: 0012802
  • Aurretiazko txostena: 0012805
  • Dispentsak: 0012804
  • Jarduera etetea: 0012803
  • Kaudimengabeziaren aurreko bermea egokitzea: 0012808

Turismo jardueraren hasiera erantzukizunpeko adierazpena

  1. Erantzukizunpeko adierazpenaren xede den jardueran aritzeko eskatzen diren betekizunak eta baldintzak ezagutzen eta betetzen dituela, besteak beste:
  2. Aurrekoa egiaztatzen duen dokumentazioa duela
  3. Dokumentazio hori administrazioaren eskura jarriko duela eskatzen zaionean
  4. Konpromisoa hartzen duela aurreko betebeharrak betetzeko jarduera garatzen duen bitartean

Kontuan izan turismo-arloan eskumena duen organoak edozein unetan egiaztatuko duela erantzukizunpeko adierazpenaren edukia eta erantsitako dokumentazioa.
Erantzukizunpeko adierazpenaren edukia faltsua dela egiaztatuz gero, Turismoaren uztailaren 28ko 13/2016 Legean xedatutakoaren arabera zehatuko da.
Gogoan izan aurkezten dituzun dokumentuen arduraduna zarela.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Beste tramite batzuk

Borondatezko izen-ematea Erregistroan

Komunikazio hutsa da, inskripzioa publikoki egiaztatuko duen inskripzio-zenbaki bat ematen duena.

Komunikazio honen bidez, turismo aktiboko eta abenturako jarduerak egiten dituzten enpresak eta enpresaburuak beren borondatez inskribatu ahal izango dira Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan, zeina Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroari buruzko uztailaren 16ko 112/2019 Dekretuan araututa baitago. Gainera, neurri horrek ez du aurretik juzgatzen Turismo Legea garatzeko jarduera arautzeko erregelamendu bat promulgatzea.

Erregistroan inskribatzea borondatezkoa da kasu honetan, eta Turismo Sailari aukera emango dio,
Merkataritza eta Kontsumoa Sailak jarduera horretan aritzen diren enpresen eta enpresaburuen datuak lortzea.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Beste tramite batzuk

Hasieran aitortutako datuen aldaketa

NORTZUK AURKEZTU BEHAR IZANGO DUTE ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA?

  • Jarduera hasteko egindako erantzukizunpeko adierazpenean daturik aldatuz gero, ostatu-enpresa turistikoen eta bitartekaritza-enpresen titularrak

NOIZ?

  • Aldaketa egiten den unearen aurretik egingo da jakinarazpena eta, edozein kasutan, aldatutako azpiegituretan ostatu turistikoaren jarduera hasi baino lehen. Kasu guztietan beharrezkoak diren agiriak aurkeztu behar dira.

ZEIN DA ALDAKETEN ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA AURKEZTEAREN ONDORIOA?

  • Aldaketen rantzukizunpeko adierazpena dagokion bezala aurkezteak berehalako ondorio hauek ditu:
    • Jarduera gratzeko gaikuntza lortzen da aurkezten denetik adierazitako aldaketekin, iraupen mugagabe baterako, eragotzi gabe aplikatu beharreko beste arau batzuek ezartzen dituzten betebeharrak eta administrazio eskudunek esleituta dituzten egiaztapen-ahalmenak.
    • Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren erregistroan inskribatzea adierazitako aldaketak.

Erregistro hau uztailaren 28ko 13/2016 Legeak arautzen du (24 art.)

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Beste tramite batzuk

Gutxieneko betekizunak betetzeari buruzko aurretiazko txostena

Eskaera hau aurkeztu beharko dute ostatua eskaini nahi duen enpresa bat ireki, eraiki edo aldatu (hau da, ezer egiten edo ezein administrazio-izapidetan hasi baino lehen) nahi duten pertsona fisikoek edo juridikoek.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Beste tramite batzuk

Dispentsak eskaera

Dagokion dekretu arautzailean zehaztutako gutxieneko betekizun eta/edo baldintzaren bat betetzen ez duten ostatu-enpresen titularrek (edo haien ordezkariek) aurkeztu ahal izango dute dispentsa eskaera hau, betiere ostatu-jardueran aritzeko erantzukizunpeko adierzpena aurkeztu baino lehen, egokitzapena ezin denean burutu hura hartzen duen etxebizitzaren edo higiezinaren egituratik eratorritako zailtasunen ondorioz.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

3 hilabete, eskabidea aurkezten denetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk

Jarduera etetearen erantzukizunpeko adierazpena

Administrazio turistikoari behin betiko itxiera jakinaraztea aurrez aitortutako jardueran.

Nahitaezkoa da erantzukizunpeko adierazpen hau egitea jarduera eten baino lehen. Adierazpena ez egiteak zigor administratiboa ekar dezake.

Adierazpena aurkezterakoan Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan baja emango da.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Beste tramite batzuk

Kaudimengabeziaren aurreko bermea egokitzeko eskaera

Bidaia-agentzien Dekretua aldatzen duen uztailaren 26ko 97/2022 Dekretuaren Bigarren Xedapen Gehigarriak aukera ematen du lotutako bidaia-zerbitzuetan bidaia-zerbitzuen emaile gisa esku hartzen duten turismo-enpresak lotutako bidaia-zerbitzuen bideratzaile izan daitezen.

Hau da, ostatu bat edo gida bat (Jarduera hasteko erantzunkizunpeko adierazpena jada aurkeztu dutenak bitartekaritzaz bestelako tipologietan (ostatua eta, etorkizunean, turismo-gidak) lotutako bidaia-zerbitzuen bideratzaile bihur daitezkeen, bitartekaritzako turismo-enpresa gisa alta eman beharrik gabe. Ostatu-enpresa turistikoak ez badu ostatu-zerbitzurik ematen kontratazioa errazten den zerbitzu lotuetan, jarduera horiek hasi baino lehen, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du bitartekaritzako turismo-enpresa gisa jarduten hasteko, eta adierazpen horretan erantzukizunez adierazi beharko du turismo-jarduera horretan aritzeko ezarritako baldintzak betetzen dituela.

Horretarako, aipatutako 97/2022 Dekretuak (aurrerantzean, Dekretua) aldatutako bidaia-agentziei buruzko maiatzaren 22ko 81/2012 Dekretuaren Bigarren Xedapen Gehigarriaren bigarren apartatuaren arabera, ostatu-jarduera horren titularrak kaudimengabeziaren aurkako berme bat eratu beharko du lotutako bidaia-zerbitzuen kontratazioa errazteko jarduerari ekin aurretik, Dekretuaren 6. Artikuluari jarraituz.

Turismo-enpresek kaudimengabeziaren aurkako bermea eratzeko erantzukizunpeko adierazpenaren prozedura honen bidez, baldin eta bitartekaritzakoak ez badira eta lotutako bidaia-zerbitzuen kontratazioa errazten badute, eta zerbitzu horietan gutxienez lotutako zerbitzuetako baten emaile gisa esku hartzen badute, Euskadin kokatuta dauden eta Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan halakotzat erregistratuta dauden turismo-ostatuko enpresen titularrek lotutako bidaia-zerbitzuen kontratazioa errazteko jarduera hasi dela adieraz dezakete, eta jarduera horretan jardun ahal izango dute hura aurkezten den unetik; gainera, lotutako bidaia-zerbitzuen kontratazioa errazteko jarduerari ekin aurretik, kaudimengabeziaren aurkako bermea eratu beharko dute, Dekretuaren 6. artikuluaren arabera, eta ez da beharrezkoa izango erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatzea, aginduzkoa ez dena, ostatu-enpresa turistikoen tipologia bakoitzerako.

Aipatutako Bigarren Xedapen Gehigarriaren arabera, egiaztatu beharko dute erantzukizun zibileko asegurua mantentzen dela, ostatu-enpresaren ostatu-tipologiari aplikatzekoa den dekretuak aginduta.

Dekretuaren 6.2 artikuluaren arabera, lotutako bidaia-zerbitzuen kontratazioa errazten duten ostatu-enpresek kaudimengabeziaren aurkako bermea aldatzeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute urteko ekitaldi bakoitzaren hasieran. Adierazpen horretan, lotutako bidaia-zerbitzuen arloko jarduerarako eratutako bermearen forma, modalitatea eta zenbatekoa adieraziko dituzte, Dekretuaren 5.1 artikuluan agindutakoaren arabera.

Ostatu-enpresak zerbitzu-konbinazioan jasotako zerbitzuren batean esku hartzen ez duen lotutako bidaia-zerbitzuen kontratazioa erraztu nahi badu, bitartekaritza-enpresa turistiko gisa jarduera hasteko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du.