Diseinuko Goi-mailako Arte-irakaskuntzak
Ikastetxe mota
|
Mailak eta titulazio
|
Ikasturteak
|
EAEko Goi mailako Arte-Iakaskuntzak
Barrualdeen diseinua | I-D Arte AGDE | Kunsthal APDIB |
Diseinu grafikoa | I-D Arte AGDE | Kunsthal APDIB |
Modaren diseinua | Kunsthal APDIB | |
Produktuaren diseinua | Kunsthal APDIB |
Goi mailako Arte-irakaskuntzen ikastetxeak
(Arte plastiko eta diseinuko ikastetxe baimendua)
I-D Arte ADGE | www.idarte.eus/ |
Betonioko ataria, 23 01013 Vitoria-Gasteiz |
945 12 33 95 |
KUNSTHAL APDIB | https://www.kunsthal.es/eu-temp/ | Edificio Papelera Ribera de Deusto, 17 Zorrotzaurre | 946 651 000 |
- Diseinuko Goi-Mailako Arte-Irakaskuntzetan sartzeko lehenengo urratsa sarbide-proba espezifikoa egitea da, Arte Plastikoetako Irakaskuntzetako Goi Mailako Teknikari titulua ez baduzu behintzat. Kasu horretan, proba hori egitetik salbuetsita egongo zara.
- Probarako izen-ematea on-line egingo da Ikasgunearen bidez .
OHARRA: Sarbide-proba espezifikoan izena ematearekin batera, onarpen-prozesuan (IKUSI: Onarpen-prozesua) izena eman beharko duzu. Prozesu honetan, zure datuez gain, zer ikastetxe eta ikasketa egitea gustatuko litzaizukeen adieraziko duzu, lehentasun-hurrenkeran.
Epeak
- Ohiko deialdia
- Sarrera-proba espezifikoetan izena emateko eta, hala badagokio, dokumentazioa aurkezteko epea: 2024ko maiatzaren 1etik 17ra, 13:00etan./li>
- Sarbide-probarako onartuen behin-behineko zerrenda: 2024ko maiatzaren 21a, 11:00etan.
- Sarbide-probarako onartuen behin betiko zerrenda: 2024ko maiatzaren 23a, 11:00etan.
- Proba egiteko eguna eta lekua: 2024ko maiatzaren 25ean, 09:00etan, EASD ID arte AGDE zentroan (Betoñuko atea, 23 Vitoria-Gasteiz).
- Sarrera-probaren behin-behineko emaitzak:2024ko ekainaren 5a, 11:00etan.
- Sarrera-probaren behin betiko emaitzak: 2024ko ekainaren 7a, 13:00etan.
- Ezohiko deialdia
* Zerrenda guztiak EASD IDarte AGDE zentroaren webgunean egongo dira eskuragarri.
OHARRA: Sarbide-proba espezifikoan izena ematearekin batera, onarpen-eskaera egin beharko da, lehentasun-hurrenkeran egin nahiko zenituzkeen ikastetxeak eta ikasketak adierazita.
- Sarbide-proba espezifikoan izena ematearekin batera, onarpen-prozesuan izena eman beharko duzu. Prozesu honetan, zure datuez gain, zer ikastetxe eta ikasketa egin nahi dituzun adieraziko duzu, lehentasun-hurrenkeran.
- Onartzeko eskaera Ikasgunearen bidez edo zentroan bertan egingo da.
- Onarpen-eskaeren bilketa. Laguntza dokumentua
Ebazpena, onarpena (epeak)
Epeak
- Ohiko deialdia
- Zentroan onartzeko eskaera egiteko epea:
- Zentroan onartzeko prozesuan dokumentazioa aurkezteko epea:
- Zentroan onartzeko prozesuan onartutakoen behin-behineko zerrendak:
- Erreklamazioak egiteko epea (behin-behineko zerrendak):
- Zentroan onartzeko prozesuan onartutakoen behin betiko zerrenda:
- Aparteko deialdia
* Zerrenda guztiak EASD ID-arte AGDE zentroaren webgunean argitaratuko dira
- Onarpen-prozesuan plazak esleitu ondoren, izen-ematea gauzatzeko, matrikula formalizatu behar da, eta online egingo da, Ikasgunearen bidez
Ebazpena, matrikulatzeko prozedura arautzen duena
Epeak
- Ohiko aldia
- Lehengo fasea:
- Bigarren fasea:
- Aparteko aldia (plaza librerik badago)
- Onartutakoak:
- Plaza libreak:
Matrikula adierazitako epean egiten ez dutenek uko egingo diote lortutako plazarako eskubideari.
Mailaz igo diren edo errepikatu duten ikasleek –2023-2024 ikasturtean ikastetxean matrikulatuta egon diren ikasleek egingo dute matrikula:
Bestalde, aurretik ikastetxean matrikulatuta egon eta 2024-2025 ikasturtean ikasketei berriro ekin nahi dieten ikasleek onarpen-eskaera aurkeztu beharko dute ikastetxeko idazkaritzan:
Era berean, beste ikastetxe batean egindako ikasketa partzialak dituzten ikasleek sartu nahi duten ikastetxeko idazkaritzan eskatu ahal izango dute lekualdaketa:
Bi kasuetan, baldin eta, gainerako ikasleen matrikulazio-prozesua amaituta, ikastetxeak plaza libreak baditu, formalizatu beharko dute matrikula, modu presentzialean, sartu nahi duten ikastetxeko idazkaritzan:
- Eskola-egutegia
- 21/2015 Errege Dekretua, urtarrilaren 23koa. Honen bidez, 1614/2009 Errege Dekretua, urriaren 26koa, Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoak, maiatzaren 3koa, arautzen dituen goi mailako arte-irakaskuntzen antolamendua ezartzen dena, aldatzen da (BOE, 2015-02-07)
- 1614/2009 Errege Dekretua, urriaren 26koa. Honen bidez, Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoak, maiatzaren 3koa, arautzen dituen goi mailako arte-irakaskuntzen antolamendua ezartzen da (BOE, 2009-10-27)
- 633/2010 Errege Dekretua, maiatzaren14koa. Honen bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzari buruzkoa, ezartzen dituen goi mailako arte-irakaskuntzen oinarrizko edukia arautzen da (BOE, 2010-6-5)
- 303/2010 Errege Dekretua, martxoaren 15ekoa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan arauturiko arte ikasketak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko eskakizunak ezartzen dituena (EAO, 2010eko apirilaren 9koa)
- Dekretua, 238/2012. Diseinu Grafikoa eta Barnealdeen Diseinua espezialitateetako Diseinuko goi-mailako arte-irakaskuntzak ezartzeko eta ikasketa-plana onartzeko dena (EHAA, 2012-12-28)
- Ebazpena, 2016ko martxoaren 14koa . Honen bidez, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerakoa, ezartzen duen Diseinu Titulurako ikasketetatik maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzari buruzkoa, ezartzen duen Diseinuko Goi-mailako Titulua lortzeko ikasketetarako egokitze-kurtsoa arautzen du.
- Ebazpena, 2014ko irailaren 15ekoa . Honen bidez, Diseinuko goi-mailako arte-irakaskuntzetako ikasketa-amaierako lana eta kanpoan egiten diren praktikak arautzen dira, EAEko ADGEn.
- Jarraibideak, 2014 martxoaren 31koak , hezkuntza berriztatzeko zuzendariarenak, diseinuko goi mailako arte-irakaskuntzetan salbuespen edo graziazko deialdia arautzen dutena.
- Ebazpena, 2012ko irailaren 1ekoa , kredituak aitortzeko prozedura arautzen duena, batetik, hainbat espezialitatetako Arte Plastiko eta Diseinuko Goi-mailako teknikariaren tituluen eta Goi-mailako Diseinuko ikasketen eta, bestetik, Diseinuko Goi -mailako Arte-irakaskuntzen artean, Gasteizko ADGEn.