Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Publikoen segmentazioa: EAEko parte-hartze kulturalaren patroiak eta profilak

Kulturaren Euskal Behatokiak burututako azterlan honetan parte-hartze kulturaleko patroi eta profilak atzematera bideratzen da.

Publikoen segmentazioa: EAEko parte-hartze kulturalaren patroiak eta profilak

Kulturarako sarbidean pertsonek dituzten partaidetza-patroi edo ereduak, motibazioak eta aurre egin beharreko zailtasun-faktoreak sakonki ezagutzeak hobetzeko arloak eta jarduteko aukerak identifikatzen laguntzen digute. Gainera, azterlan mota honek sarbiderako desparekotasunak eta arrakalak atzematea ahalbidetzen du, konpondu beharrekoak direnak eskaintza kultural inklusiboagoa eta eskuragarriagoa bermatzeko.

Arrazoi horregatik EAEko Parte-hartze Kulturalari buruzko Inkesta Kulturaren Euskal Behatokiaren eragiketa estrategiko bat da. Gauza bera esan daiteke txosten honi buruz, izan ere, datuek eskaintzen dituzten aukera guztien barruan, zehazki parte-hartze kulturaleko patroi eta profilak atzematera bideratzen baita.

Zer parte-hartze kulturaleko patroi mota daude EAEn? Nolakoak dira patroi horiek garatzen dituzten pertsonak?

Horiek dira oinarrizko ikerketa-galderak herritarrengan oinarritutako begirada batetik publikoen ezagutzan sakontzeko helburuarekin, politiken orientabide eta diseinurako esanguratsua den ezagutzarako, herritar guztien begirada orokor bat lortuz.