Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Politika Kulturalen Ebaluazioa: Kontzeptuak, dimentsioak eta adierazleak

Kulturaren Euskal Behatokiak azterlan bat eskaintzen dio politika kulturalen ebaluazioaren analisiari, gobernu-maila guztietako erdigunean kokatzen ari den ariketa

Politika Kulturalen Ebaluazioa: Kontzeptuak, dimentsioak eta adierazleak

Ugariak dira gomendioak, gidak eta gidalerroak, arau-tresnak barne. Badaude, halaber, nazioz gaindiko erakundeek egindako ebaluazio-analisiak. Dena den, programen ebaluazioaren aplikazio praktiko eta zorrotza hasiera-fasean dago oraindik eta sistematizitatea falta zaio. Baita Politika kulturaletan ere.

Txosten honek lagundu egin nahi du kontzeptuak argitzen, ebaluazioprozesuari buruzko erreferentziak, gidak eta orientazioak identifikatzen, baita metodologiak eta erremintak, erreferentziak eta adibideak planteatzen ere.

Azterlana bi bloke handitan antolatzen da: lehenengoak politika publikoen ebaluazioan kontuan hartu beharreko gakoak planteatzen ditu. Politika kulturalak ditu ardatz bigarren blokeak, planteamendu aplikatuago batekin. Printzipioekin edo ebaluazioan kontuan hartu beharreko dimentsioekin hasiz eta adierazleak ere jasoz, erreferentziak eta adibideak eman nahian gaur egun praktikoa baino teorikoagoa den jarduera bat argitzeko. Gaur egun programa eta proiektu kulturalen ebaluazioak dituen zailtasun eta erronkei eskainitako atal batekin amaitzen da.