Testuinguru komunikatibo gero eta suminduago batean, desinformazioz betea eta gorroto-diskurtsoek kutsatua, txosten honek alfabetizazio mediatikoaren kontzeptuaren gaineko gogoeta bat eskaini nahi du. Horretarako, kontzeptuaren beraren garapena aztertzen da, gaur egungo formulaziora iritsi arte, nazioz gaindiko erakundeen alfabetizazio mediatikoaren sustapen-ekimenak identifikatzen dira eta liburutegiek joka dezaketen paperari buruzko gogoeta egiten da.
Lehen blokea alfabetizazio mediatikoa ulertzeko moduan izan den bilakaera aurkeztera bideratua dago, UNESCOren adierazpenen bitartez. Jarraian desinformazioa gaur egungo gizartean arazo kritiko bihurtzen duten gakoak planteatzen dira. Nazioarteko erakundeen kezka adierazten da, eta amaitzeko alfabetizazio mediatiko eta informazionala eratzen duen ekosistema deskribatzen da.
Bigarren blokea liburutegiek fenomeno honetan egin dezaketen ekarpena eta bete dezaketen papera azaltzera bideratuta dago, ezagutza sustatzeko zerbitzuak direla kontuan hartuz.
Erronka itzela da desinformazioa, egungo gizartean hartzen ari den itxura kontuan hartuz. Ez da adibiderik falta. Zeregina erraldoia da, baina jabetu gara gai kritiko bat dela eta hasiak gara murrizteko bitartekoak jartzen. Liburutegiek funtsezko papera joka dezakete herritar kritikoak eta burujabeak gaitzeko zereginean.
