2023ko edizio honetan ikusten denez, gainditu egin da pandemiak kultura-jardueran eragindako etena, bereziki zuzeneko ikuskizunei dagokienez. Agenteen mapak dinamismoa islatzen du, kultura-agenteak % 6,7 ugaritu baitira 2021eko edizioarekin alderatuta.
Edizio honetako beste berritasun bat berdintasun-politikei buruzko atala da, emakumeek enpleguan duten presentziari buruzko azterketa osatzen duena.
Txosten honek bi atal nagusi ditu:
- Lehenik eta behin, arteen eta kultura-industrien adierazle orokorrak aurkezten dira: sektoreen dimentsioa, agenteen titulartasuna eta lurralde-banaketa. Hartara, kultura sektore osoaren erretratua egiten du.
- Bigarrenik, datuei buruzko zeharkako begiradak ematen dira: sektore desberdinetako agenteen arteko asimetriak, kultura erreproduzigarriaren eta zuzenekoaren arteko bereizketa, agenteen jarduera ekonomikoaren bilakaera, euskarak kultura-jardueran duen pisua, agente pribatuek arlo publikoarekiko duten mendekotasuna, berrikuntza eta nazioartekotzea eta genero-ikuspegia, nahiz emakumeen presentziari aplikatua nahiz berdintasun-politiken ezarpenari aplikatua.
Begiradak txostenak, beraz, arteen eta kultura-industrien bihotza aztertu eta sektore bakoitzaren estatistikak osatzen ditu, datuei dagokien zentzua eta garrantzia emanez.