Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Ikusiker (2025-2026): Youtube eta audio kontsumoak

Txosten honetan aurkitu daitezke 2026ko urtarrilaren 12 eta 19 bitartean YouTube eta audio kontsumoei buruz egindako inkestaren emaitzak.

Ikusiker (2025-2026): Youtube eta audio kontsumoak

2025 -2026 ikasturtean, IKUSIKERen Unibertsitateko panelean bat egiten dute Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (UPNA/NUP) 3760 ikaslek. Laginean lurralde, jakintza - arlo, fakultate eta ikasketa - maila desberdinetako gazteak daude.

Txosten honetan aurkitu daitezke 2026ko urtarrilaren 12 eta 19 bitartean YouTube eta audio kontsumoei buruz egindako inkestaren emaitzak. Guztira, 2589 ikasleren erantzun baliagarri jaso dira.

Ikusiker Ikus-entzunezkoen Behategiak gazteek ikus-entzunezkoak kontsumitzeko eta IKT edo Informazio eta Komunikazio Teknologiak erabiltzeko ohiturak, moduak eta joerak aztertzen dituen behategia da. Ikusiker 2018/2019 ikasturtean sortu zen eta NOR Ikerketa Taldeaz gain beste erakunde hauek osatzen dute: EITB, Kulturaren Euskal Behatokia, Euskararen Erakunde Publikoa eta Euskarabidea. Informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.