2025 -2026 ikasturtean, IKUSIKERen Unibertsitateko panelean bat egiten dute Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (UPNA/NUP) 3760 ikaslek. Laginean lurralde, jakintza - arlo, fakultate eta ikasketa - maila desberdinetako gazteak daude.
Txosten honetan aurkitu daitezke 2026ko otsailaren 16 eta 22 bitartean plataforma digitalei buruz egindako inkestaren emaitzak. Guztira, 2394 ikasleren erantzun baliagarri jaso dira.
Ikusiker Ikus-entzunezkoen Behategiak gazteek ikus-entzunezkoak kontsumitzeko eta IKT edo Informazio eta Komunikazio Teknologiak erabiltzeko ohiturak, moduak eta joerak aztertzen dituen behategia da. Ikusiker 2018/2019 ikasturtean sortu zen eta NOR Ikerketa Taldeaz gain beste erakunde hauek osatzen dute: EITB, Kulturaren Euskal Behatokia, Euskararen Erakunde Publikoa eta Euskarabidea. Informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.
