Gaur egin da Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren bilera, eta, besteak beste, honako erabaki hauek hartu dira:
2024KO EKARPENEN LIKIDAZIOA
Zerga bidezko diru-sarrerei dagokienez, foru-aldundiek 2024an 18.310 milioi euro bildu dituzte guztira zerga itunduen bidez: 2023an baino 97,5 milioi gehiago.
Horrek esan nahi du, balio erlatiboetan, urte arteko % 0,5eko hazkundea izan dela. Ekitaldiko aurrekontuetan aurreikusitakoa baino igoera txikiagoa izan da, batez ere, Auzitegi Gorenak lehengo lan-mutualitateei buruz emandako epaien ondorioz foru-aldundiek PFEZan gauzatutako itzulketen bolumen handiagatik.
2024rako onartutako aurrekontuaren gaineko betearazpena % 96,4koa izan da. Hau da, 2024rako aurrekontuan jasotako zenbatekoa baino 690 milioi euro gutxiago bildu dira, lan-mutualitateen kasuan aurreikusi gabeko inpaktu kaltegarriaren ondorioz.
Zuzeneko zergapetzearen barruan, bi zerga nagusiek ekarpen dibergentea izan dute: PFEZak (-% 1,6) eta sozietateen gaineko zergak (+% 6,4).
Zeharkako zergei dagokienez, BEZaren bilketa (Estatuarekiko doikuntzak barne) % 0,8 jaitsi da, batez ere hidrokarburoen sektoreko BEZaren iruzurraren ondorioz.
Zerga bereziei eta plastikozko ontzi berrerabilezinen eta elektrizitatearen gaineko zergei dagokienez, bilketa globala (Estatuarekiko doikuntzak barne) % 4,3 igo da, batez ere tabako-laboreen gaineko zerga berezien (+% 6,7) eta elektrizitatearen gaineko zerga berezien (+% 361,7) gorakadagatik. Azken kasu horretan, igoera handia 2024an zerga-tasak partzialki berrezartzearen ondorio da.
Lurraldeka, 2024ko bilketaren itxiera honela banatzen da:
- Arabako Foru Aldundiak 2.831 milioi euro bildu ditu zerga itunduengatik, 2023an baino % 0,4 gutxiago.
- Bizkaiko Foru Aldundiak 9.409 milioi euro bildu ditu, 2023an baino % 0,02 gutxiago.
- Gipuzkoako Foru Aldundiak 6.070 milioi euro bildu ditu, 2023an baino % 1,8 gehiago.
|
ZERGA ITUNDUEN DIRU-BILKETA: 2024KO ITXIERA |
||||
|
|
|
|
|
€ |
|
|
ARABA / ÁLAVA |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
TOTAL / GUZTIRA |
|
IRPF / PFEZ |
1.049.674.477 |
3.576.558.329 |
2.346.439.427 |
6.972.672.233 |
|
I. SOCIEDADES / SOZIETATEEN g/Z |
294.444.086 |
933.025.626 |
512.241.473 |
1.739.711.185 |
|
IVA / BEZ |
1.090.831.921 |
3.470.453.921 |
2.312.261.238 |
6.873.547.080 |
|
I. ESPECIALES FABRICAC., IE DE ENVASES e IE DE ELECTRIC. |
239.224.935 |
761.088.027 |
507.090.539 |
1.507.403.501 |
|
RESTO TRIBUTOS / GAINERAKO ZERGAK |
156.805.742 |
667.893.623 |
391.995.950 |
1.216.695.316 |
|
TOTAL / GUZTIRA |
2.830.981.162 |
9.409.019.528 |
6.070.028.625 |
18.310.029.315 |
Zerga-bilketaren itxiera eta Estatuari egindako ordainketak ezagutu ondoren, ekarpenen likidazioaren azken zenbatekoa 12.285,7 milioi eurokoa da. Zenbateko hori 2024ko aurrekontuan oinarrituta aurreikusitako emaitza baino 401 milioi gutxiago da.
|
2024ko LIKIDAZIOA / LIQUIDACIÓN 2024 |
||||
|
2024ko FORU ALDUNDIEK EUSKO JAURLARITZARI EGIN BEHARREKO EKARPENAK |
||||
|
|
|
|
|
€ |
|
|
ARABA / ÁLAVA |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
TOTAL |
|
Ekarpen koefizientea 2024 |
15.87% |
50.49% |
33.64% |
100.00% |
|
EKARPENAK 2024 APORTACIONES 2024 |
1.949.739.397 |
6.203.046.137 |
4.132.906.954 |
12.285.692.488 |
2024KO EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRAREN LIKIDAZIOA
2024ko bilketaren itxieran oinarrituta, egokitzapenerako funts orokorra 86 milioi euroz zuzkitu da, eta Arabako eta Gipuzkoako foru-aldundien artean banatuko da, 49,6 eta 36,4 milioi euroko zenbateaz, hurrenez hurren.
|
EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRA 2024 |
||
|
€ |
||
|
EUSKO JAURLARITZA |
70.81% |
60.880.116 |
|
FORU ALDUNDIAK |
29.19% |
25.096.605 |
|
Araba / Álava |
|
3.982.831 |
|
Bizkaia |
|
12.671.276 |
|
Gipuzkoa |
|
8.442.498 |
|
GUZTIRA / TOTAL |
|
85.976.721 |
|
Egokitzapenerako Funts Orokorraren hartzaileak: |
||
|
Destinatarios del Fondo General de Ajuste: |
||
|
Araba / Álava |
49.610.768 € |
|
|
Gipuzkoa |
36.365.953 € |
|
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)