Irailean Illunben emango dituen hiru kontzertuetarako edukiera handitu du Zetakek
- Sarrera berriak abuztuaren 14ko 10:00etatik aurrera egongo dira eskuragarri, salmenta-kanal ofizialen bitartez
Zetak talde nafarrak asteazken honetan iragarri duenez, Donostiako Illunbe zezen-plazan irailaren 5ean, 6an eta 7an emango dituen kontzertuetarako sarrera gutxi batzuk gehiago jarriko ditu salgai. Edukieraren birplanteamendua egin ondoren hartu dute erabakia, eta horri esker, pistako toki gehiago egokitu ahal izan dira.


