Segurtasun Saila

Konpartitu

Mugikortasun mugatua duten eta datorren igandean bozkatu nahi duten pertsonek doako garraio-zerbitzua izango dute

Argitalpen-data: 


      Anuncio_voto_personas_incapacitadas.png
  • Zerbitzu hori DYA – Bide Laguntza Elkarteak kudeatuko du, eta apirilaren 16a izango da zerbitzua eskatzeko azken eguna

Mugikortasuna mugatzen dien ezintasun edo urritasun fisikoren bat duten eta datorren igandean, apirilaren 21ean, aurrez aurre botoa emateko eskubidea erabili nahi duten pertsonek, bizi diren lekutik hauteslekura eramateko (joan-etorria egiteko) zerbitzua eska dezakete.

Eusko Jaurlaritzak DYA – Bide Laguntza Elkartearekin lankidetzan ematen duen doako zerbitzua da, datozen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa emateko eskubidea erabili nahi duten pertsona guztiek oztoporik gabe erabili ahal izango dutela bermatzeko.

Interesa duten pertsonek honako telefono-zenbakietara deitu behar dute: 943 46 46 22 eta 902 46 46 22. Zerbitzua eskatzeko azken eguna datorren asteartea, apirilaren 16a, da.  

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)