Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Eusko Jaurlaritzak gehienez 836 m euroko zorpetze-eragiketak egin ahal izango ditu 2024rako (Gobernu Bilera 2024-1-30)

Argitalpen-data: 


      fotoconsejo.jpg

Jaurlaritzaren Kontseiluak Zor Publikoaren jaulkipen bat edo gehiago egitea erabaki du, eta mailegu-eragiketak hitzartzea baimentzen du, 836.722.965 euroko gehieneko zenbatekoarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko 2024ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legean ezarritakoaren arabera. Zorpetze-eragiketa horietatik eratorritako baliabideak aurtengo aurrekontu orokor hauek finantzatzeko erabiliko dira.

Zorpetze-eragiketak eurotan edo beste edozein dibisatan egin ahal izango dira, interes-tasa finko edo aldakor batekin. Halaber, gehienez 50 urteko epea ezartzen da. Horiek egiteko aukera dago, bai zor publikoaren jaulkipenen bidez, errendimendu esplizituko edo inplizituko baloreak zirkulazioan jartzea dakartenak, eurotan edo beste edozein dibisatan, edozein formatu eta egiturarekin eginak, bai mailegu- edo kreditu-eragiketaren beste edozein tipologiaren bidez.

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)