Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Euskal ekonomiak hobekuntza txiki batekin hasi du urtea eta hazkunde leuneko eremuan finkatu da

Argitalpen-data: 


      Termometro-2024-01_es.png

Euskal ekonomiak gorakada txiki batekin hasi du urtea urtarrilean, 2023ko itxierarekin alderatuta. Zehazki, bost hamarren egin zuen hobera, 83,6 puntutan kokatu arte (83,1 abenduan), eta hazkunde leuneko eremuan aise finkatu zen, 50 puntutik gora jarraitu baitzuen, Ekonomia eta Ogasun Sailak prestatutako termometroak islatzen duen balantzearen arabera.

Emaitza horrek pentsarazten du 2024aren hasieran euskal ekonomiak azken hiruhilekoetako egonkortasunari eutsiko diola, dauden ziurgabetasunak erabat argitzea lortu ez duen nazioarteko testuinguru batean.

Gorakada txiki horrek industriaren emaitzak hobetu izatea du euskarri, baita zerbitzuetan eta eraikuntzan ikusitako joera positiboa ere. Lan-merkatuari dagokionez, zerbitzuen sektorea da enplegu-sorkuntzaren liderra beste hilabete batez, eta industria-sektoreak ere lanpostu berriak dakartza, bilakaera txarragoa izan arren.

Euskal ekonomiak hazkunde leuneko eremuan jarraitzen du joan den martxotik. Orduan 98,2 puntuko baliora iritsi zen, eta horrek hazkunde sendoko eremua uztera eraman zuen, 100 puntutik jaitsi baitzen.

Termometroa hilero egiten da, euskal ekonomiaren 100 adierazletik gora oinarri hartuta, eta hilabete bakoitzaren lehen egunetan argitaratzen da.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)