Segurtasun Saila

Konpartitu

Maiatzaren 18an amaituko da posta bidezko botoa eskatzeko epea

Argitalpen-data: 

Bozketa-egunean botoa ematea dagokizun udalerrian egongo ez bazara edo hauteskunde-mahaira joan ezin baduzu, posta bidez eman dezakezu botoa.

 Horretarako, postaz bozkatzea eskatuko duzu inprimaki baten bidez. Inprimaki hori Correoseko edozein bulegotan aurkeztu beharko duzu, jatorrizko NANa erakutsiz. Inprimaki hori posta-bulegoan bertan lor dezakezu, zein Barne Ministerioaren webgunean edo INEn webgunean deskarga dezakezu. Eskabidea telematikoki ere egin dezakezu Correosen webgunean, baliozko ziurtagiri digital bat baduzu.

Kontuan hartu behar duzu posta bidezko botoa eskatu ondoren ezin izango duzula aurrez aurre bozkatu hauteskunde-mahaian.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Hauteskunde Zerbitzuaren web-orriara jo dezakezu: hauteskundeak.eus.