Udaletarako eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak 2023. Hautesleak. Nola ematen da botoa posta bidez?

Nortzuek eman dezakete botoa posta bidez?

Udal hauteskundeak

  • Espainiako nazionalitatea duten eta Euskadiko edozein udalerritan bizi diren pertsonak, baldin eta adinez nagusiak badira eta Espainian bizi direnen hautesle-erroldan inskribatuta badaude.
    EZIN dute bozkatu Udal Hauteskundeetan atzerrian bizi diren eta kanpoan bizi diren espainiarren hautesle-erroldan (CERA) izena emanda dauden pertsonek. 

Batzar Nagusietarako hauteskundeak

  • Espainiako nazionalitatea duten pertsonak, baldin eta adin nagusikoak badira eta dagokion hauteskunde-barrutiko edozein udalerritako Espainiako egoiliarren hauteskunde-erroldan inskribatuta badaude.
    EZIN dute Batzar Nagusietarako Hauteskundeetan botoa eman Euskadin bizi diren atzerritarrek, ezta atzerrian bizi direnen hautesle-erroldan (CERA) inskribatutako espainiar nazionalitatea dutenek ere. 

Nola eta noiz bozkatzen da postaz?

 Botoa eman nahi duenak izapide hauek egingo ditu epearen barruan: 

  1. Postaz bozkatzea eskatuko du, inprimaki bat erabiliz. Inprimaki hori Correoseko edozein bulegotan aurkeztu beharko da, jatorrizko NANa erakutsiz. Inprimaki hori postetxean bertan eskura daiteke, Barne Ministerioaren webgunean edo INEren webgunean. Eskaera telematikoki ere egin daiteke Correosen webgunean, baliozko ziurtagiri digital bat izanez gero.
  2. Eskaera bidaltzeko epea apirilaren 4an hasi eta maiatzaren 18an amaituko da – HAOLOren 72. artikulua –.
  3.  Botoa postaz emateko agiriak eta jarraibideak eskabidean adierazitako helbidean jasoko ditu. Horretarako, Hauteskunde Erroldaren Probintzia Ordezkaritzak maiatzaren 8tik 21era bitartean bidaliko ditu agiri horiek – HAOLO, 73.1 eta 2 artikuluak –.
  4.  Posta ziurtatu bidez bidaliko du botoa hauteskunde-mahaira, honako epe honetan: maiatzaren 8tik 24ra. Maiatzaren 25era arte luzatu da, 2023-05-18ko HBZren erabakia (Hauteskunde Batzorde Nagusiaren) – HAOLOren 73.3 artikulua –.

Azken aldaketako data: