Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Euskadik Mexikoko Aguascalientes estatuarekin partekatu ditu auzoak berroneratzeko proiektuak

Argitalpen-data: 


      20230607_De_los_Toyos_Aguascalientes.jpg

Miguel de los Toyos Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordea Guillermo de la Torre Mexikoko Aguascalientes estatuko Plangintza, Partaidetza eta Garapeneko idazkariarekin eta idazkaritza horretako proiektu estrategikoen koordinatzailearekin bildu da asteazken honetan, Mexikoko Estatu honekin partekatzeko sailburuordetzak hiri-agendaren eta auzoen hiri-berroneratzearen arloan dituen proiektu nagusiak.

Ildo horretan, sailburuordeak Euskadi osoko 21 udalerritan garatzen ari diren proiektuak azaldu ditu. Proiektu horiek honako hauek konbinatzen dituzte: eraikinen eta etxebizitzen birgaitze energetikoa, bizi-kalitatea hobetuko duten kanpoko espazio berriak sortzea, eraikinen barne-irisgarritasunaren arloko jarduketak, eta hiri-espazioa etorkizuneko erronka nagusiei (besteak beste, klima-aldaketari eta trantsizio energetikoari) lotutako jarduerak. Txonta eta Otxarkoaga auzoetan Europako funtsekin bultzatutako Opengela programa pilotutik abiatzen dira proiektu hauek, eta bere barne alde soziala eta enplegagarritasuna ere jorratzen dute.

Halaber, De los Toyosek Bultzatu 2050 Hiri Agendaren tresna erakutsi dio idazkari mexikarrari. Tresna hori partaidetza-prozesu zabal baten bidez sortu da, eragile publiko eta pribatuekin eta mundu akademikoko eta ONU-Hábitateko adituekin. Tresna horri esker, eragile asko lerrokatu dira, hiriak eta herriak adimentsuagoak, berdeagoak eta integratzaileagoak izateko Euskadi mailan.

Informazio gehigarria