Segurtasun Saila

Konpartitu

2023ko abuztuaren 1ean, EHAAn dekretu berri bat argitaratu da, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabili ahal izateko hauteskunde-materialen eta -agirien eredu ofizialak eta ezaugarri teknikoak berrikusi, zuzendu eta eguneratzen dituena

Argitalpen-data: 

Dekretu honek azken lege-aldaketetara egokitzen du arau-edukia, eta erabilitako inprimaki-ereduen estiloa bateratzen du. Gainera, inprimaki-ereduen hizkuntza egokitzen du, genero-ikuspegia kontuan hartuta eta horien euskarazko bertsioa hobetuz.

Hauteskunde-legediaren aldaketek eragindako berrikuntzen artean, deskarga daitekeen boto-txartelaren eredu berri bat arautzen dela nabarmentzen da, atzerrian bizi diren herritarren botoa errazteko balio dezakeena.

EHAA, 145. zk., 2023-08-01ekoa