Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

ZORROTZAURRE: UE1 unitateko DB3 PARTZELA BESTERENDUKO DA ETXEBIZITZA LIBREA SUSTATZEKO

Argitalpen-data: 

Datozen hilabeteetan Visesa sozietate publikoak, Eusko Jaurlaritzaren Sailburuordetzaren menpekoa denak, Zorrotzaurreko UE1 unitatean dagoen DB3 partzelaren besterentzea lizitatuko du, etxebizitza librea sustatzeko (gutxi gorabehera 230 etxebizitza).

ZORROTZAURRE: UE1 unitateko DB3 PARTZELA BESTERENDUKO DA ETXEBIZITZA LIBREA SUSTATZEKO

Besterentze horren helburua da finantza?baliabideak lortzea. Hala, bizitegi?erabilera libreko lurraren besterentzearen bidez, zeinaren sustapena ez den Visesaren jardueraren helburu nagusia, babestutako lurzoruak erosi eta alokairurako etxebizitza publikoa sustatzen jarraitu ahalko du.

Besterenduko den partzelari buruzko aurretiazko informazioa eskuratzeko interesa duten erakunde interesdunak Visesarekin jar daitezke harremanetan, edo bilera bat eska dezakete helbide elektroniko honetara idatzita: visesa@visesa.eus