Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Gernikako babes ofizialeko etxebizitza (BOE) bat interesatzen zaizu?

Argitalpen-data: 

Datorren otsailaren 21etik martxoaren 7ra arte Visesak eskaera epea irekiko du Gernikako Santa Luzia auzoan babes ofizialeko etxebizitza (BOE) baten esleipen zuzenerako; bi logela, garajea eta trastelekua dauzkate.

Etxebizitzaren eta lotutako eranskinaren salmenta-prezioa, azalera-eskubidean, 145.530 €-koa da (% 10eko BEZa barne).

Babestutako etxebizitza hori aukeratu ahal izateko baldintza hauek bete behar dira:

  • Adinez nagusia edo emantzipatutako adinez txikikoa izatea.
  • EAEn gutxienez urte bat erroldatuta egon izana.
  • Bizikidetza- eta familia-unitatearen haztatutako diru-sarrerak 12.000 eta 39.000 € bitartekoak (indarreko PFEZ) izatea.
  • Jabetzan, azalera-eskubidean edo gozamenean etxebizitzarik ez izatea duela 2 urtetik gutxienez.

Etxebizitzaren behin-behineko esleipena notario-zozketa bidez egingo da prozeduran izena eman duten pertsonen artean.