Segurtasun Saila

Konpartitu

Europar Batasunetik kanpoko herritarrek atzerritarrek 2023ko maiatzaren 28ko udal-hauteskundeetarako hautesle-erroldan inskribatzeko eskaera egiteko epea ireki da

Argitalpen-data: 

Akordioak dituzten EBtik kanpoko herrialdeak honako hauek dira: Bolivia, Cabo Verde, Txile, Kolonbia, Korea, Ekuador, Islandia, Norvegia, Zeelanda Berria, Paraguai, Peru, Erresuma Batua eta Trinidad eta Tobago.

Herrialde horietako pertsonek botoa eman ahal izango dute hurrengo udal-hauteskundeetan, baldin eta adinez nagusiak badira, Espainian legez eta etenik gabe bost urtez bizi badira (hiru urtez Erresuma Batuko eta Norvegiako herritarren kasuan) eta Euskadiko udalerri batean helbideratuta eta erroldatuta badaude.

Pertsona horiek 2023ko urtarrilaren 15era arte dute hautesle-erroldan inskribatzeko. Eskaera egin dezakete Internet bidez, postaz edo bizi diren udaletan. Ildo horretan, INEk, erakunde eskuduna den aldetik, dagokion informazioa ematen du bere webgunean.