Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Gobernuak SPRIri baimena eman dio "Adimen Artifizialaren Euskal Zentroa Elkartea " EUSKO BAIC " Asociación Centro Vasco De Inteligencia Artificial" sortzeko; uztailaren 28an aurkeztuko da (Gobernu Bilera 2021-7-20)

fotoconsejo.jpg

2021-07-20

Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman dio “Adimen Artifizialaren Euskal Zentroa Elkartea - EUSKO BAIC – Asociación Centro Vasco de Inteligencia Artificial” elkartea sortzeari; SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak sortu du.

EUSKO BAIC uztailaren 28an aurkeztuko da, ofizialki, eta helburu du Euskadin adimen artifiziala garatzea, enpresa-lehiakortasuna eta Euskadiko gizartearen ongizatea hobetzeko.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua izango da elkarte horretako gobernuko ordezkaria; elkartearen konpromisoa argi justifikatzen da, egungo ekonomiaren “datuak” duen gero eta garrantzia handiagoa kontuan hartuta. “Datua” erabiltzeak industria berria ekarri du, ahalmen handiko industria, baina arrisku handiak ere baditu, hura kontu etikoak aintzat hartu gabe erabiltzen baita eta zibererasoek eragiten duten mehatxu etengabea baitago.

Ildo horretan, dagoeneko Europako administrazio asko, Europako Batzordeak eraldaketa digitalaren alde egiten duen apustuarekin bat etorriz, adimen artifizialerako bidearekin hasten ari dira, besteak beste honako ekimen hauen bidez: Finlandiakoa, zeinaren bidez herritarren % 1 adimen artifizialean prestatu nahi baita, edo Estoniakoa, adimen artifizialean oinarritzen diren soluzioak sartzea helburu duen administrazio publiko digitala baita, 50 zerbitzu publikoren zerbitzura egonik.

Ildo horretan, beharbada modu ez sistematizatuan eta Euskadiko berrikuntzako ekosistemaren ahalmenak eraginda, bazeuden aktibo ugari Euskadin adimen artifizialaren garapenaren aldeko apustu irmoa erakusten zutenak, besteak beste enpresa-egitura RIS3ren eremuetan, Zientzia eta Teknologiako Euskal Sareari atxikitako agenteak, administrazio publiko digitala sustatzeko eginiko lanak, konektibitate ultralasterra lurraldean, etab.

Hori guztia dela eta, logikotzat eta naturaltzat jo daiteke Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetarako eremu horretan konpromisoa izatea, enpresa eragileak inplikaraztera bultzatzen dituena, adimen artifizialeko proiektuak bultzatzen dituena, talentua sustatzen duena, ZTBESaren gaitasunak esplotatzen dituena, etab. Hala, Gobernuak bere gain hartzen du adimen artifiziala helburu horretan aurrera egiteko bide bikoitzean garatzeko konpromisoa.