Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente

Euskadiko landa-eremuei buruzko ikuspegiari dagokionez Europako Batzordeak egindako kontsultari erantzuna

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordetzak Europako Batzordeak abiarazitako kontsulta publikoan parte hartu du, landa eremuen epe luzerako ikuspegiari dagokionez, eta balioetsi egin du gure nekazaritza eredu familiarra eta landa inguruneek gizarte osoarentzat sortzen dituzten ondasun eta balio natural publikoak.

Eusko Jaurlaritza aktiboki ari da lan egiten euskal landa ingurunea herrialdearen garapen eta kohesio ekonomiko, sozial eta lurraldekoaren funtsezko faktore gisa kokatzeko, lehen sektorearen eta landa inguruneen berrikuntza, ekintzailetza eta modernizazioa sustatuz. Halaber, nekazaritzako jarduerak Euskadiko lurralde eta ingurumenaren kudeaketan jokatzen duen rol estrategikoa azpimarratu du, elikagaien hornitzailea izateaz gain.

Euskadiko landa-eremuei buruzko ikuspegiari dagokionez erantzuna