Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Indian eta Perun lankidetzan dauden Euskadiko gazteek beren udako zereginetan jarraitzen dute, haurrei arreta eman eta liburutegiak berrantolatzen

_15_08_19_India_Kerala_JVC__2_.jpg

2019.eko abuztuak 15

Kerala & Huancayo (India – Peru) 19 08 15

Indian eta Perun lankidetzan ari diren Euskadiko gazteen ordezkaritzak, 23 GGKEen eta Eusko Jaurlaritzaren antolaketa eta laguntzari esker, udako zereginetan jarraitzen dute, Keralan haurrei arreta eman eta Huancayon liburutegiak berrantolatzen. Indiako penintsulan emandako euriteek ez dute eraginik izan boluntarioen eskualdean.

 

Uxue Franke eta Karla Agirre gazteek Keralan, Indian, jarraitzen dute udako zereginetan, eta bertan Juan Ciudad Fundazioarekin elkarlanean dihardute. Montzoi garaia izan eta egunero euria egiten badu ere, eskualde horretan ez da uholderik gertatzen eta beste zonaldeetara lekualdatzea ekiditen dute. “Oso lasai gaude eta, asko mugitzen ez bagara ere, gure espazioak eskola eta haurren etxea dira, eta gertu bizi dira… oso gustura eta pozik gaude!” adierazi du Uxue Frankek.

 

“Ahal dugunean, edo hala proposatzen digutenean, Juan Ciudad Fundazioarekin egin ohi ditugun jarduerez gain beste batzuk egiten ditugu. Uholdeen aurretik, antolakundeko langileentzako antolatutako konferentzia batean parte hartu genuen eta, hitzartzeen erdiak ingelesez eta beste erdiak bertako hizkuntzan baldin baziren ere, esperientzia berria eta dibertigarria izan da” gehitu du Karla Agirrek, eta adierazi du “esperientzia positiboa bada ere, maiz frustragarria da txikiekin egin daitekeen guztia ikusi eta ezin egitea. Hala ere, esperientzia, orokorrean, oso aberasgarria da”.

 

Bere aldetik, Rocío, Leire eta Maitane Huancayoko eskola batean dihardute lanean, Perun, eta bertan hainbat jarduera egiten dituzte, hala nola, zuzendaritzaren dokumentuak antolatu eta artxibatu, psikomotrizitateko eta hezkuntza fisikoko eskoletan lagundu eta liburutegia optimizatu. “Zentroaren beharrizanetara egokitzen ari gara, eta guztia primeran doa”, aipatu dute hiru euskal gazteek.

 

Emakume gehiago

Oraingoan, 100 gazte horietatik, 82 emakumeak dira eta 18 gizonak. Lurraldeen arabera, 20 Arabakoak dira, 55 Bizkaikoak eta 25 Gipuzkoakoak. Ehun gazte kooperante horiek honako herrialde hauetara joan dira, besteak beste: Peru, El Salvador, Guatemala, Honduras, Bolivia, Kolonbia, Mexiko, Ekuador, Senegal, Kamerun, Ghana, Mozanbike, Nepal eta India.

 

Eusko Jaurlaritzak bultzatuta laguntza-proiektuak antolatzen dituzten garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak honako hauek dira: Arquitectos sin fronteras; Asociación Africanista Manuel Iradier; Asociación Desarrollo Foro Rural Mundial; Asociación Egoaizia para Cooperación al Desarrollo; Asociación Servicio Solidario San Viator; Asociación Taupadak; Asociación Vasca Solidaridad Internacional; Asociación Xenofobiaren aurka taldea; Edex, Centro de Recursos Comunitarios; Fundación Ayuda en Acción; Fundación Ayuda Más; Fundación Benito Menni; Fundación Jóvenes y Desarrollo; Fundación Juan Ciudad; Fundación La Valmuza; Fundación Mozambique Sur; Haurralde Fundazioa; Hermanas Pasionistas; eta Medicus Mundi Bizkaia.