Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

"Non Ikusten duzu Europa Euskadin?" deituriko Gazteentzako 6. Argazki Lehiaketa

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak "Non Ikusten duzu Europa Euskadin?" deituriko Gazteentzako 6. Argazki Lehiaketa martxan jarri du. Ekimen honek Europa euskal gazteriari hurbiltzeko asmoa du, Europak bere ingurunearen garapenean nola lagundu duen argazki batean irudikatzera gonbidatuz.

Lehiaketaren formatua berria da, Facebook plataformaren bitartez garatzen baita. Bertan, interesa duten gazteek, euren argazkiak igo ditzakete eta horrela Europari buruz daukaten ikuspegia beste gazteekin konpartitu. Bestalde, beste gazteek igotako argazkiei buruz duten iritzia eman dezakete.

Lehiaketan parte hartzeko, gazteek Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon eta 14 eta 25 urte bitarteko adina izan beharko dute. Argazkiak aurkezteko epea 2017eko apirilaren 23ra arte (barne) irekita egongo da.

Informazio gehiago jasotzeko lehiaketaren orrialdean kontsulta daiteke www.facebook.com/feder.ejgv.euskadi.eus