Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko irailaren 16koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren bidez araututako dirulaguntzak emateko 2025eko deialdia egiteko dena. Dekretu horren bidez, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira (Lehiatu Sustapena Programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 183
  • Hurrenkera-zk.: 4031
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/09/16
  • Argitaratze-data: 2025/09/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa; Ekonomi jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Irailaren 23ko 179/2014 Dekretua nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzei buruzkoa da Lehiatu Sustapena Programa, eta nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak EAEtik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzen erregimena ezartzen eta arautzen du.

Arestian aipatutako dekretuaren 9. artikuluak ezartzen du bertan ezarritako laguntzak deituko direla urtero, eta artikulu horretan jasotzen diren puntu batzuk zehaztuko direla.

Deialdi hau ebazterakoan, aintzat hartuko dira administrazio publikoen dirulaguntza-jarduera arautzen duten publizitate-, lehia- eta objektibotasun-printzipioak, betiere arau hauetan xedatutakoari jarraikiz: Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta haren betearazpen-erregelamendua eta laguntzei eta dirulaguntzei aplikatu beharreko gainerako xedapenak. Gainera, diru-baliabide erabilgarriak agindu honetan ezarritako irizpideen arabera aplikatuko dira.

Laguntza horiek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2024., 2025. eta 2026. urteetarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude plan hori 2023ko abenduaren 28ko agindu baten bidez onartu zen. Plana helbide honetan dago eskuragarri: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/sail-plana/diru-laguntzen-plan-estrategikoa-ekonomiaren-garapen-jasangarritasun-eta-ingurumen-sailarena-2024-2025-eta-2026-urteetarako/. Bestalde, programa honi jarraituz emango diren laguntzak Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2023ko abenduaren 13ko Batzordearen 2023/2831 (EB) Erregelamenduan ezarritako minimis araubideari atxikita daude.

Laguntza-deialdi honek aurrekontu-zuzkidura nahikoa du, Euskal Autonomia Erkidegoko 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 8/2024 Legeak baimendutako kredituen arabera.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikuluaren arabera, sailburuek, Jaurlaritzako kide gisa dagozkien eskumenak alde batera utzi gabe, eskudantzia dute, besteak beste, beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko.

Ondorioz, hau

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, berraztertzeko helegitea jarri ahal izango zaio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 16a.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.

Lehenengoa. Xedea.

  1. Agindu honen xedea da irailaren 23ko 179/2014 Dekretuak araututako dirulaguntzak emateko 2025eko deialdia egitea. Dekretu horren bidez, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira (Lehiatu Sustapena Programa).

  2. Agindu honen xede diren laguntzak erregelamendu hauetan ezarritako erregimenaren pean emango dira: Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko (EB) 2023/2831 Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa, eta Batzordearen 2014ko ekainaren 27ko (EB) 717/2014 Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak arrantza- eta akuikultura-sektoreko minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa.

    Bigarrena. Onuradun izateko betekizunak.

  1. Agindu honen bidez egindako deialdiko laguntzen onuradun izateko, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako betekizunak eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan zehazten direnak bete behar dira. Hauek dira betekizunok:

    1. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea eskatzaileek, bat etorrita Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin (agindu hori Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen edo dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da).

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko edozein entitatek emandako dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketak egunean izatea, bat etorrita Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin (agindu hori Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen edo dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da). Pertsona edo entitate eskatzaileek edo onuradunek dirulaguntzak itzultzeko betebeharraren ordainketa egunean dutela ulertuko da, baldin betearazpen-epean Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko edozein entitaterekin dirulaguntzak itzultzearekin lotutako zorrik ez badute, edo, premiamendu-bidea ezarri ezin zaien pertsona edo entitateen kasuan, borondatezko epean ordaindu gabeko zorrik ez badute. Era berean, pertsonek edo entitateek dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean dituztela ulertuko da zorrak geroratuta edo bermatuta daudenean, edo dagokion itzulketa-ebazpenaren aurkaratzea dela-eta horiek bertan behera uztea erabaki denean.

    3. Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuta ez egotea, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

    4. Epai irmo bidez zehatuta ez egotea eta, beraz, legeetan zehaztutakoari jarraituz dirulaguntzak lortzeko aukera galdu ez izana. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.

    5. Pertsona fisikoa edo juridikoa, pribatua zein publikoa izan, ez egotea zehatuta, Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean ezarritakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, harik eta behar diren zuzenketa-neurriak hartu eta zehapena ordaindu arte.

    6. Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratuta ez egotea, konkurtso-deklarazioa jaso ez izana, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren mende ez egotea edo desgaituta ez egotea Konkurtso Legearen testu bategina onartzen duen maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe dagoela.

    7. Ez eragin izana Administrazioarekin egindako ezein kontraturen amaiera irmoa, kausaren batean errudun deklaratua izateagatik.

    8. Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen Eusko Legebiltzarraren ekainaren 26ko 1/2014 Legea. Edo ez izatea Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

    9. Ez izatea zerga-egoitza erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

    10. Desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota beteta izatea, edo hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri izana egiaztatuta izatea.

    11. Elkarteen kasuan, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoko 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan ezarritako debekuen kausetan nahasita ez egotea. Halaber, inskripzioa egiteko administrazio-prozedura eten ez izana ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere dagokion erregistroan inskripzioa egin daitekeela dioen ebazpen judizial irmorik ematen ez den bitartean.

    12. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legeari atxikitako fundazioen kasuan, haien estatutuak lege horretan xedatutakora egokitu izana eta egokitutako estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan gordailutu izana.

      30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, baldin eskatzaileak Merkataritza Eragiketetan Berankortasuna Ekiditeko Neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio-eremuan sartutako subjektuak badira, ezingo dira onuradun izan lege horretan xedatutako ordainketa-epeak betetzen ez dituzten enpresak.

  2. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11.4 artikuluan aurreikusitako taldeen kasuan, kide guztiek bete beharko dituzte aurreko eskakizunak.

  3. Debeku horietako ezein ez dagokiola egiaztatzeko, 1. apartatuko a) eta m) paragrafoetan ezarritakoa izan ezik, eskatzaileak erantzukizunpeko adierazpena egingo du, agindu honen III. eranskinean erantsitako ereduaren arabera. Eskatzailea nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen talde bat denean, taldekide guztiek banan-banan sinatu beharko dute eranskin horretan jasotako adierazpena.

    Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariak noiznahi eskatu ahal izango du aurkeztu dakizkiola erantzukizunpeko adierazpenean jasotako eskakizunak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentuak. Halaber, entitate onuradunak eman zaion dirulaguntza osoa justifikatu arte gerta litekeen edozein aldaketaren berri eman beharko du.

    Erantzukizunpeko adierazpen batean jasotako edozein datu edo informazio zehatza ez bada, faltsua bada edo falta bada, edo erantzukizunpeko adierazpena aurkezten ez bada, edo adierazitakoa betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez bada, ezin izango da diruz lagundutako jarduketarekin jarraitu egitate horiek jakiten diren unetik bertatik, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, administratibo edo zibilak.

    1 a) apartatuan jasotako betekizunari dagokionez, administrazio-ziurtagirien bidez egiaztatuko da betekizun hori betetzen dela, eta, beraz, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak zuzenean bilduko ditu dokumentu horiek organo eskudunen eskutik. Hala ere, pertsona edo entitate interesdunak uko egin ahal izango dio zuzendaritza horrek inguruabar horiek zuzenean egiaztatzeari, eta, kasu horretan, bere kabuz aurkeztu beharko ditu kasuan kasuko ziurtagiriak.

    1 m) apartatuan jasotako betebeharraren kasuan, alderdi hori agindu honen V. eranskinean ezarritako jarraibideen arabera betetzeko eskatuko du aurretiaz organo kudeatzaileak.

  4. 1 a), c), i), j), l), k) eta l) apartatuetan ezarritako betekizunek bere horretan jarraituko dute kasu bakoitzean zehaztutako inguruabarrek irauten duten bitartean.

  5. Halaber, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legearen 19.3 artikuluaren arabera, nekazaritzaren arloan eskumena duten EAEko administrazioek ez diete laguntzarik ez dirulaguntzarik emango nekazaritzaren arloan jarduten duten profesionalen, enpresaburuen, sindikatuen edo bestelakoen elkarte edo antolakundeei, zuzendaritza-organoetan emakumeen presentzia orekatua, gutxienez, ez badute.

    Hirugarrena. Eskabideak aurkezteko epea, eskabide-eredua eta dokumentazioa.

  1. 2025eko ekitaldirako, hilabetekoa izango da 179/2014 Dekretuak aurreikusitako laguntza-deialdiko eskabideak aurkezteko epea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

  2. Agindu honen III. eranskinean dago jasota laguntza hau eskatzeko inprimakiaren edukia.

  3. Eskatzaileek, laguntza-eskabidearekin batera, agindu honen IV. eranskinean adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Dekretu arautzailearen 8.3.c) artikuluan adierazten den memoria xehatua egiteko, oinarri honen 5. apartatuan adierazitako web-helbideko «fitxa-txostena» bete beharko da.

    Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetu daiteke dagokion zerbitzuaren bidez, baita egoitza elektronikoan ere, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak/

  4. Eskabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira, oinarri honen 5. apartatuan adierazitako helbideen bidez.

  5. Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak kanal elektronikoz izapidetzeko zehaztapenak https://www.euskadi.eus/servicios/0082210 helbidean eskuratu daitezke. Eskaera-inprimakia ere helbide horretan eskuratu ahal izango da.

  6. Eskabidearen ondorengo izapideak, jakinarazpenak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta»ren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  7. Helbide honetan daude zehaztuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

  8. Eskaera ordezkari baten bitartez egiten bada, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza. Ildo horretan, eta agindu honen esparruan, ordezkaritza egiaztatuta dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ordezkarien erregistro elektronikoan inskribatuta badago (https://www.euskadi.eus/ordezkarien-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/). Ordezkaritza erregistro horretan inskribatuta ez badago, borondatezko ordezkaritza emateko inprimaki normalizatua betez (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/eskabidea/borondatezko-legezko-ordezkaritza-egilestea-inprimaki-normaldua/) edo zuzenbidean onartutako beste edozein modutara egiaztatu beharko da ordezkaritza.

  9. Prozedura-eskuliburua onartzen da. Liburu hori eskuragarri egongo da https:/www.euskadi.eus web-orrian, eta agindu honen II. eranskinean argitaratzen da.

  10. ETEek beren izaera egiaztatu beharko dute, agiri hauek aurkeztuta:

    Pertsona fisikoen kasuan: pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kopia, ekonomia-jardueren eranskinarekin batera, eskaera aurkeztu aurreko ekitaldikoa.

    Pertsona juridikoen kasuan: sozietateen gaineko zergaren kopia bat, eskabidea aurkeztu aurreko ekitaldikoa. Agiri horri, adierazpen bat erantsi beharko diote, dokumentazioak erakusten duen egoerak bere horretan segitzen duela dioena.

  11. Zuzendaritza kudeatzailearen zerbitzu teknikoek automatikoki egiaztatuko dute hala dagokionean onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela, baita NANa, erroldatzea eta bizileku-baimena ere. Hala ere, eskatzaileak aurka egin ahal izango dio egiaztapen horri, eta, hala egiten badu, eskatzen zaion dokumentazioa aurkeztu beharko du, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

  12. Eskatutako dokumentazioa administrazio honetan edo beste batean entregatu denean eta eskatzaileak espresuki deklaratzen badu dokumentu horietan ez dela aldaketarik egin, aurkeztutzat joko dira, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluan ezarritakoarekin. Eskatzaileak adierazi beharko du zein administraziotan aurkeztu diren eta zein unetan aurkeztu diren. Hala eta guztiz ere, eskatzaileak modu arrazoituan egin diezaioke uko horri, eta, hala egiten badu, dagokion ziurtagiria edo eskatutako agiria aurkeztu beharko du.

  13. Laguntza jasotzeko eskabidea eta eskatutako agiriak nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dira. Gainera, laguntzen eskaeraren ondoriozko jardueretan eta prozedura osoan zehar, entitate eskatzaileak aurkezten duen hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Legearen arabera.

    Laugarrena. Onuradunen betebeharrak.

    Agindu honetan jasotako laguntza-deialdiaren onuradunek behar bezala bete beharko dituzte, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren 15. artikuluan ezarritako betebeharrez gain, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluan jasotako betebeharrak ere. Honako hauek dira:

    1. Emandako laguntza onartzea. Ildo horretan, laguntza eman izanaren jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean onuradunak laguntzari beren-beregi uko egiten ez badio, onartutzat joko da.

    2. Dirulaguntza eman izanaren oinarrian dagoen helburua bete, jarduera egin, proiektua gauzatu edo jarrera hartzea.

    3. Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeari justifikatzea dirulaguntza emateko bete beharrekoa: eskakizunak eta baldintzak betetzea eta jarduera gauzatzea. Jarduera pertsonei buruzkoa bada, sexuaren arabera bereizitako datuak eman beharko dira.

    4. Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetzaren zein Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzaren esku (baita Europar Batasunaren esku ere) jartzea inbertsioa edo gastuak egin direla frogatzeko behar diren agiri guztiak.

    5. Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, agindu honen kontura jasotako laguntzen zertarakoa fiskalizatzeko eginkizunen barruan, eskatzen dieten informazio guztia ematea.

    6. Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetzari idatziz jakinaraztea, hala badagokio, helburu bererako beste dirulaguntza eta laguntza batzuk jaso dituztela beste administrazio edo ente publiko nahiz pribatu batzuetatik, horren berri izan bezain laster, eta, edonola ere, jasotako funtsei emandako erabilera justifikatu aurretik edo une horretan bertan.

    7. Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetzari jakinaraztea dirulaguntza emateko kontuan hartu den edozein inguruabar objektibo edo subjektibo aldatu dela, horren berri izan bezain laster, eta, edonola ere, jasotako funtsei emandako erabilera justifikatu aurretik edo une horretan bertan.

    8. Egiaztatzea, emate-ebazpena proposatu baino lehen eta hura ordaintzeko unean, egunean dituela hala zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak nola dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutakoari jarraikiz (agindu hori Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da).

    9. Merkataritza legeriak eskatutako terminoetan, behar bezala ikuskatutako kontabilitate-liburuak, erregistro izapidetuak eta gainerako dokumentu guztiak izatea, eta finantzatutako inbertsioarekin lotutako inbertsio eta gastu guztietarako aparteko kontabilitate sistema bat edo kontabilitate-kode egoki bat mantentzea, araudiak finkatzen dituen kontrolak egin ahal izateko, onuradunaren izaera juridikoak hala eskatzen badu.

    10. Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten dokumentuak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, haien egiaztapena eta kontrola egiteko eska daitezkeen bitartean.

    11. Gastuei eta diruz lagundutako jarduerei buruz ematen den informazio edo publizitate guztian, argiki jasotzea Eusko Jaurlaritzaren funtsekin finantzatu direla jarduerok, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuan xedatuarekin bat.

    12. Jasotako funtsak edo gauzaturiko jarduerarako nahiz jarduketarako emandako dirulaguntzaren kostuaren gaineko soberakina itzultzea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan jasotako kasuetan.

    1. Hizkerak eta irudiek ikuspegi intersekzionala errespetatzea eta, batez ere, sexu- eta genero-ikuspegia kontuan hartzea, dirulaguntza jasoko duen jarduerak edo proiektuak eskatzen dituen dokumentu eta material guztietan.

    2. Diruz lagundutako jarduerarekin zerikusia duten argitalpenetan, iragarkietan eta publizitatean herritarren hizkuntza-eskubideak eta, bereziki, euskararen erabilera bermatzea.

    1. Enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa hartzea, Dirulaguntzen Araudia Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezartzen den moduan.

    2. Gainfinantzaketarik ez eragiteko konpromisoa hartzea.

    3. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. eta 42. artikuluan ezarritako betebeharrak betetzea.

      Bosgarrena. Aurrekontu-zuzkidura.

      Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren konturako aurrekontu-kredituak, deialdi honetarako, bostehun mila (500.000) eurokoak dira.

      Seigarrena. Onuradun bakoitzari gehienez emango zaion laguntzaren zenbatekoa.

      Onuradunei, gehienez ere, hogei mila (20.000) euroko laguntza emango zaie dekretu arautzailearen 6. artikuluko 1A apartatuan xedatzen diren ekintza indibidualetarako, eta berrogeita hamar mila (50.000) eurokoa, agindu arautzaile horren 1B apartatuan zehaztutako sustapen-programetarako.

      Nolanahi ere, aintzat hartuko dira Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2023ko abenduaren 13ko Batzordearen (EB) 2023/2831 Erregelamenduan ezarritako laguntzen gehieneko zenbatekoak. Araubide horren arabera, estatu kide batek enpresa jakin bati emango dion minimis laguntzen zenbatekoa gehienez ere 300.000 eurokoa izango da hiru urteko edozein alditan. Era berean, kontuan hartuko da arrantza eta akuikulturaren arloan minimis laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzko 2014ko ekainaren 27ko (EB) 717/2014 Erregelamenduan (Europako Batzordearen 717/2014 Erregelamendua, 2014ko ekainaren 27koa) jasotzen den gehieneko zenbatekoa, zeina 40.000 eurokoa baita hiru ekitaldi fiskaleko epean.

      Zazpigarrena. Diruz lagundu daitezkeen ekintzak.

      1. Eskabideak sustapen-programatzat joko dira, baldin eta ondorengo ekintza indibidualetako sei edo gehiago jasotzen badituzte eta ekintza horiek hiru herrialde desberdinetan edo gehiagotan egiten badira; bestela, ekintza indibidualtzat joko dira.

      2. Dirulaguntza-deialdi honetan, programa eta ekintza hauek sartu ahal izango dira:

        1. Ekintza indibidualak. Jarduera hauek hartzen dira ekintza indibidualtzat:

          1. Erakusketari gisa parte hartzea izaera profesionaleko nazioarteko azoketan edo merkataritza-lehiaketetan, merkataritza-jarduerak garatzeko, produktuak erakutsiz erakustoki indibidual edo partekatuetan.

          1. Azoketara joatea: eskatzaileak bisitaldiak egitea profesionalei zuzendutako nazioarteko azoketara.

          1. Zuzeneko misioak egitea eta atzerriko merkatuetan produktuak aurkeztea; hau da, enpresa eskatzailearen produktuak aurkezteko edo dastatzeko ekintzak egitea, atzerriko merkatu horietan merkataritza-harremanak areagotzeko eta produktuen esportazioa handiagotzeko.

          1. Alderantzizko misioak egitea: atzerriko erosleei edo iritzi-emaileei gonbidapena egitea enpresen ekoizpen-establezimenduetan bisitaldiak egin ditzaten; Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik egingo dira bisitaldi horiek.

          1. Estatutik kanpoko merkatuetako salmenta-puntuetan sustapen-ekintza zehatz eta espezifikoak egitea, produktuaren publizitatea eginez eta hura dastatzeko aukera emanez, kontsumitzailearen oniritzia lortzeko.

          1. Ikus-entzunezko katalogoak eta materialak: enpresaren irudiari eta produktuei buruzko dibulgazio-materialak egitea, gutxienez atzerriko hizkuntza batean.

        2. Sustapen-programak:

          Sustapen-programetan, plan edo programa integral bat prestatu behar da, A apartatuan aurreikusitako ekintza indibidualen artetik gutxienez sei jarduera burutzeko, hiru herrialdetan. Kanpoan geratzen da enpresatik kanpoko zerbitzu profesionalak kontratatzea, eskatzailearen produktuak sustatzeko programa garatzeko aholkularitza emateko.

      3. Ez da dirulaguntzarik emango azoketan parte hartzeko, baldin eta azoka horietan erakustoki bat jarri badu Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, edo Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberek, edo kanpoko merkatuan enpresei laguntza finantzarioa ematen dieten antzeko organismoek, eta EAEko enpresei azoka horietan parte hartzeko tokia eskaini bazaie. Hala ere, dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte aipatutako entitateei azoketan tokia eskatu baina baiezko erantzunik jaso ez duten enpresek. Kanpoan geratuko dira azokan parte hartzearekin zerikusia duten eta dirulaguntza jaso duten gastuak.

      4. Dirulaguntza honen xede-jarduerak 2025eko ekitaldian egikaritu beharko dira.

        Zortzigarrena. Guztizko zenbatekoa, eremu geografikoaren arabera.

        Joan-etorrietarako, ostaturako eta mantenurako gastuei dagokienez, hauek dira jarduera bakoitzaren gehieneko zenbateko osoak, eremu geografikoaren arabera banatuta:

      1. Euskal Autonomia Erkidegoa eta Estatuko gainerako tokiak: bi mila (2.000) euro.

      2. Europa: hiru mila eta bostehun (3.500) euro.

      3. Amerika, Afrika, Asia eta Ozeania: bost mila (5.000) euro.

        Jarduera bat hainbat datatan edo merkatutan egiten bada, banaka zenbatuko da, adierazitako gehieneko zenbatekoa aplikatzeko.

        Bederatzigarrena. Eskumena.

        Abenduaren 21eko 20/2023 Legean, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoan, agindutakoaren arabera, dirulaguntza-prozedura honen organo kudeatzailea Elikagaien Politika eta Industriako zuzendaria da; bestalde, Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordearen eskumena da dirulaguntza ebaztea. Organo horren eskumena da, halaber, itzultze-prozedura ebaztea; azkenik, Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariari dagokio espedientea hastea eta izapidetzea.

        Hamargarrena. Prozedura.

      1. Kudeatzeko eskumena duen organoak ofizioz egingo ditu datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko egin beharrekotzat jotzen dituen jarduketa guztiak, gero datu horietan oinarrituz ebazpen-proposamenak egiteko.

      2. Eskabideak ebaluatu ondoren, 179/2014 Dekretuaren (irailaren 23koa, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzei buruzkoa Lehiatu Sustapena Programa) 12.2 artikuluan aipatzen den kide anitzeko organoak txostena egin beharko du, egindako ebaluazioaren emaitza zehazteko.

      3. Espedientea eta kide anitzeko organoaren txostena ikusita, Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariak ebazpen-proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta. Bertan, hauek zehaztu beharko dira: eskatzaileen zerrenda, dirulaguntza nori ematea proposatzen den, eta bakoitzari dagokion zenbatekoa eta horri buruzko ebaluazioa.

        Proposamen hori behin betikoa izango da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21. artikuluaren 3. apartatuan xedatutakoaren arabera, hurrengo apartatuan xedatutakoa alde batera utzi gabe.

      4. Prozeduran interesdunek adierazitakoez bestelako egitateak, alegazioak eta frogak ageri badira, edo kontuan hartzen badira, ebazpen-proposamen hori behin-behinekoa izango da, eta interesdunei jakinaraziko zaie, hamar eguneko epea emanda alegazioak aurkezteko. Alegazio horiek aztertuta, behin betiko ebazpen-proposamena egingo da.

      5. Ebazpen-proposamen behin-behinekoak eta behin betikoak ez diote inolako eskubiderik ematen proposatutako onuradunari Administrazioaren aurrean, eta balizko behin-behineko ebazpen-proposamenek ere ez dute eskubiderik sortuko.

      6. Dirulaguntzak emateko espedientean Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariaren txostena egongo da, eta txosten horretan jasota geratuko da organo kudeatzailearen esku dagoen informazioaren arabera onuradunek betekizun guztiak betetzen dituztela dirulaguntzak jasotzeko.

        Hamaikagarrena. Ebazpena.

      1. Prozedura ebazteko eta ebazpena jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, deialdi-agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluak xedatzen duenaren arabera, gehieneko epe hori igaro eta ebazpena jakinarazi ez bada, interesdunek administrazioaren isiltasunez ezetsitzat jo beharko dute dirulaguntza emateko eskabidea.

      2. Laguntzak esleitzeko ebazpenean, laguntza esleitu zaien hautagaien zerrenda identifikatuko da, haien puntuazioa adierazita, baita baztertutako eskatzaileen zerrenda ere, eta baztertzea eragin duten arrazoiak adieraziko dira.

        Era berean, honako hauek jaso beharko ditu: ordainketaren xedea eta zenbatekoa, ordaintzeko modua eta epeak, justifikatzeko modua, zein xedapenetan oinarrituta eman den, eta dirulaguntza arautzen duten oinarriek eskatzen dituzten gainerako baldintzak eta betekizunak.

      3. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta argitalpenak jakinarazpen-ondorioak izango ditu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluari jarraikiz.

        Argitaratzeaz gain, interesdun bakoitzari ebazpen osoa banan-banan jakinaraziko zaio, eta kasuan kasuko pertsonari berariaz eragiten dioten alderdiak identifikatuta agertuko dira.

      4. Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordeak emandako prozedura-ebazpenak ez dio administrazio-bideari amaiera ematen. Administrazio Prozeduraren urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango du haren aurka, hilabeteko epean, ebazpena eman eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, bai ebazpena eman duen organoaren aurrean, bai Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aurrean; azken horrek ebatziko du errekurtsoa.

        Hamabigarrena. Justifikazioa.

      1. Betearazitako gastuak justifikatzeko, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

        Fakturen eta ordainketen Excel fitxategia.

        Eginiko jarduera bakoitza justifikatzeko fitxa-txostenak.

        Eginiko gastuen fakturak eta ordainketa-ziurtagiriak.

        Jarduerak egin direla frogatzen duten euskarri-dokumentuak.

        Eranskin honen hirugarren oinarriaren 5. puntuan adierazitako helbidean jasota dauden jarraibideen arabera aurkeztuko da gastuen justifikazioa.

      2. Egindako gastuak justifikatzeko azken eguna 2026ko urtarrilaren 16a izango da.

        Hamahirugarrena. Bateraezintasuna.

        Irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren 24. artikuluan xedatutakoaren arabera, dekretu horretan araututako eta agindu honen bidez deitutako laguntza bateragarria da beste edozein entitate publiko zein pribatuk xede bererako emandako beste edozeinekin, baldin dirulaguntza guztien baturak ez baditu gainditzen 11. artikuluak egoera bakoitzerako ezarritako gehieneko ehunekoak. Muga hori gaindituz gero, programa honen babespean emandako laguntzari kendu egingo zaio gaindikinari dagokion zenbatekoa.

        Aurreko paragrafoetan xedatutakoa gorabehera, agindu honetan aurreikusitako laguntza ezingo da bat etorri ardoa sustatzeko laguntzekin, zeinak ezartzen baitira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 58. artikulua aplikatuz, eta urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 2. artikuluarekin dekretu horren bidez, mahastizaintzako eta ardogintzako esku-hartze sektoriala arautzen da; era berean, ezingo da bat etorri beste laguntza batzuekin, laguntza horiek espresuki hala ezartzen badute.

        Hamalaugarrena. Datuen babesa.

        Agindu hau aplikatuta biltzen diren datu pertsonalak Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoaren arabera tratatuko dira.

        Datuak babesteari buruz informazio gehiago lortzeko, jo helbide honetara: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/065100-capa1-eu.shtml

        (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.