Adinaren arrazoiarengatik orduen murrizketa
EBAZPENA , 2026ko otsailaren 27koa, Hezkuntza Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena, zeinaren bidez ezartzen baita lan-legepeko irakasle eta erlijioko irakasleei adinagatik irakastorduak murrizteko deialdia, beti irekita egongo dena, orduak metatuta hartzeko modalitatean. Eskaera: Martxoaren 2tik aurrera. Metatutako adinagatik irakastorduak murrizteko eskatzea, EIZUko Enplegatuaren Atariaren bidez. Gozamena: Metatutako adinaren araberako murrizketa eskatzea, EIZUko Enplegatuaren Atariaren bidez. Eskabideak onartuta dituzten pertsonek erretiroaren simulazioa edo erretiroaren datari buruzko zinpeko aitorpena erantsi ahal izango dute eskabidearen formularioan bertan, zeina irekita egongo baita. Simulazioa edo zinpeko aitorpena aurkeztu ondoren, murrizketaren hasiera-datarekin batera agertuko dira zerrendan, argitaratzen den hurrengo ebazpenean.Hezkuntza saileko lan-legepeko irakasleak
2025-2026 ikasturtea
Hezkuntza saileko lan-legepeko hezitzaileak
Hezkuntza saileko lan-legepeko langileak (sukaldaritza, garbiketa)
