Lan eta Enplegu Saila

2021 Enpleguaren IV. Kongresua

2021 Enpleguaren IV. Kongresua

Euskadi ez dago sistema ekonomikoaren eraldaketa global sakonetik kanpo, energia eta ingurumen trantsizioek, eta trantsizio demografiko zein soziosanitarioek eta digitalek zeharkatzen baitute sistema hori, eta ondorio zuzenak izaten ari dira dagoeneko enpleguan eta, batez ere, sortzen ari den eta etorkizun hurbilean sortuko den enplegu-motan.

Testuinguru horretan eta COVID-19ak sortu duen krisi sakonetik irteteak bidezkoa izan behar duela sinetsita -ez geunden lekura itzultzeko, baizik eta Euskadi hobea eta kohesionatuagoa egiteko-, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailean Enplegu Zerbitzu Publikoa hobetzeko prozesuari ekin genion 2020an, bai eta Euskal Enplegu Sistema berritzaile, efiziente eta inklusibo bat eraikitzeari ere. Hori guztia lan-merkatuaren eskakizun berriei eta langileek (landunek eta langabetuek) enpleguari eusteko edo enplegua lortzeko dituzten beharrei erantzuteko helburuarekin. 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategiaren arabera, kalitatearen eta gizarteratzearen ikuspegitik planteatzen da, Nazio Batuen 2030erako Agendarekin eta Europako Enplegu Estrategiak ezartzen duen Europako Gizarte zutabearekin bat etorriz.

Gure inguruko esperientziei buruz hausnartu, eztabaidatu eta ikasi ahal izateko, Enpleguaren IV. Kongresua egingo dugu azaroaren 15ean eta 16an. Bertan, praktika profesionaletik, politika publikotik eta akademikotik datozen adituak izango ditugu, enpleguaren, ekintzailetzaren, politika publikoen berrikuntzaren, ekonomiaren eta gizarteratzearen arloko erreferenteak.

Kongresuan parte hartzera eta Enplegu Sistema inklusiboa, berdintasunezkoa eta kalitatezkoa eraikitzea ahalbidetuko duen kontratu sozialean laguntzera gonbidatzen zaitut.

Idoia Mendia - Eusko Jaurlaritzaren Bigarren lehendakariordea eta Lan eta Enplegu sailburua

2030erako Enpleguaren Euskal Estrategiaren ikuspegitik, Enpleguaren IV. Kongresuak esparru honetan kokatuko ditu bere helburuak: “Enplegu inklusiboa eta kalitatezkoa, kontratu sozial berri baterako”. Gogoeta, ezagutza, eztabaida eta kontrasterako bi jardunalditan egituratuko da kongresua, eta enpleguan, ekintzailetzan, enplegu politikako berrikuntzan, ekonomian, gizarteratzean eta antzeko arloetan erreferentzia diren pertsonak jardungo dira bertan, erronka/arlo tematiko hauen inguruan:

  1. Enplegu inklusiboa eta kalitatezkoa egungo ekonomia lehiakor eta globalizatuan.
  2. Pandemia osteko susperraldi sozioekonomikoa.
  3. Eraldaketa eta trantsizio digital-teknologikoa, ekologikoa eta demografikoa: enpleguaren balantze garbia eta enplegu politika aktiboen beharra.
  4. Enplegu politikako berrikuntzak: enplegurako eta ekintzailetzarako estrategiak, metodologiak eta tresnak.
  5. Euskal enplegu sistemaren lege proiektua: euskal enplegu sistemaren gobernantza, efikazia eta efizientziarantz.
  6. Enplegua 2050. urtean.

Leku eta aldi berean, LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak Merkalan enplegu azoka egingo du, bi ekitaldien arteko sinergiak bultzatzeko asmoz.

https://www.merkalan.eus/ (leiho berri batean irekitzen da)

Enpleguari buruzko 2020ko III. Kongresuak "ERAIKITZEN" gako-hitza zuen ardatz; aurten, berriz "BIDEA, IBILBIDEA EDO ESTRATEGIA" bezalako terminoak izango ditu ardatz. Aurreko edizioan, euskal enplegu-sistema inklusiboa, parte-hartzailea eta pertsonengan zentratua eraikitzeko ibilbide-orriaren oinarriak jarri ziren; orain, ezarritako helburuetan aurrera egiteko estrategiak, tresnak eta baliabideak jarriko ditugu abian.

Gure “iparrorratza”, 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategia. "Ibilbidea", epe laburrean, 2021-2024 Enplegu Plan Estrategikoa. Gure "tresna", Lanbide Hobetzen. "Joko-zelaia" da Euskal Enplegu Sistemaren etorkizuneko Legea, sistemaren gobernantza, efizientzia eta efikazia adierazteko. Hori guztia Espainiako eta Europako aktibaziorako eta kalitatezko enplegurako estrategien esparruan.

“Enplegu inklusiboa eta kalitatezkoa, kontratu sozial berri baterako” da Biltzar honen leloa. Izan ere, gure ustez, erronka nagusia ez da soilik enplegu gehiago sortzea, baizik eta enplegu hori pertsona guztiak erabat gizarteratzeko moduko baldintzetan izatea. Helburua ekonomia lehiakor eta globalizatu batean posible izan dadin beharrezkoak diren orekak aurkitzea da helburua. Helburua ekonomia lehiakor eta globalizatu batean posible izan dadin beharrezkoak diren orekak aurkitzea da xedea.

Ezinbestekoa izango da horretarako irtenbideak eta adostasunak bilatzea, kontratu soziala eguneratzeko eta berritzeko.

Premisa horiekin, gai hauei helduko diete hitzaldiek eta eztabaida-mahaiek:  

1. Kalitatezko enplegu inklusiborako adostasunak eta bideak ekonomia lehiakor eta globalizatuan. 

Enpleguaren kalitatea, bizi kalitatearen faktore gisa, versus behin-behinekotasuna, azpienplegua, ezegonkortasuna edo kontziliazio falta. Enpleguaren kalitatea hobetzea eta horrek ekonomian eta erronka demografikoan duen eragin positiboa.

Kalitatezko enpleguak enpresen lehiakortasunean eta hazkunde ekonomikoan duen eragina. Enpleguaren kalitatearen adierazleen inpaktua eta bideragarritasun sozioekonomikoa, eragina enpleguaren sorreran… 

2. Pandemia osteko susperraldi sozioekonomikoa. 

Enpleguaren diagnostikoa eta aukerak, gaur egungo eta aurrera begirako azterketa batetik, epe laburreko (2-3 urte) susperraldi egoera batean. Posible da pandemia aurreko egoerara itzultzea? Zer epetan? Nola? Jarduera ildo arruntak eta neurri berritzaileak. 

3. Eraldaketa eta trantsizio digital-teknologikoa, ekologikoa eta demografikoa: enpleguaren balantze garbia eta enplegu politika aktiboen beharra. 

Gure enpresa-errealitatean ezartzeko epeak, aukerak eta benetako eragina lan merkatuan. Eraldaketek egungo enpleguan duten eraginaren balantzea: enplegu gehiago ala gutxiago? Zer enplegu mota? Lanbide profil berriak eta prestakuntza, aktibazio eta laneratze premia berriak. 

4. Enplegurako eta ekintzailetzarako estrategiak, metodologiak eta tresnak. 

Laneratzeko orientazio, prestakuntza eta akonpainamendu prozesuetako berrikuntza integratzaileak identifikatzea, estrategiak, metodologiak eta tresnak definitzeko. Kolektiboen araberako ikuspegitik (generoa, adina, DSBE…) haragoko jarduketa baterantz, kasuen berezitasunetan eta pertsonen eta lan merkatuaren arteko distantzian oinarrituta esku hartzeko. 

Ekintzailetzari laguntzeko politikak baloratzea, eta arrakasta izan duten jarduera eskalagarriak identifikatzea. 

5. Euskal enplegu sistemaren lege proiektua: euskal enplegu sistemaren gobernantza, efikazia eta efizientziarantz. 

2022an garatuko den etorkizuneko enplegu-legearen arau-esparruaren oinarri izango diren oinarrietarako dokumentazio, gogoeta eta parte-hartzearen aurretiazko emaitzak aurkeztea. 

6. Enplegua 2050. urtean. 

EEE2030etik haragoko ikuspegia. Enpleguaren azterketa prospektiboa, Espainiako Gobernuko Presidentetzaren Prospektiba eta Estrategiaren Bulego Nazionalaren azterlanetatik abiatuta.

Ezagutzari, hausnarketari eta parte-hartzeari buruzko bi jardunaldiak edukien programari buruzko ondorio partekatuen mahai inguru batekin amaituko dira. Tarte hori Biltzarreko Batzorde Zientifikoa osatzen duten pertsonek egingo dute. Aditu talde hori lankidetzan aritu da Enplegu eta Gizarteratze Sailburuordetzarekin ekitaldia sortzen, garatzen eta antolatzen.

Egitaraua (PDF, 716 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Azaroaren 15a, astelehena

9.30 • 10.00.    Ongietorri instituzionala eta Kongresuaren aurkezpena.

Gorka Urtaran Agirre. Vitoria-Gasteizko alkatea.

Cristina González Calvar. Arabako Foru Aldundiaren Bigarren diputatu nagusiordea eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko diputatua.

Idoia Mendia Cueva. Eusko Jaurlaritzaren Bigarren lehendakariordea eta Lan eta Enplegu sailburua.

Bideoa ikusi (leiho berri batean irekitzen da)

10.00 • 10.40.   Enpresen lehiakortasuna, hazkunde ekonomikoa eta kalitatezko enplegua.

Nadia Calviño. Espainiako Gobernuaren lehen presidenteordea eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako ministroa

Bideoa ikusi (leiho berri batean irekitzen da)

10.45 • 11.15.   Enplegua, inklusioa eta bizi kalitatea.

Nicolas Schmit. Europar Batasunaren Enplegu eta Eskubide Sozialen komisarioa.

Bideoa ikusi (leiho berri batean irekitzen da)

11.15 • 11.45.   Atsedenaldia-Kafea.

11.45 • 12.15.   Enplegua eta kontratu soziala. Zer enplegu eta zer enplegu sozialerako?

Antón Costas. Espainiako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren presidentea.

Enplegua eta kontratu soziala (PPTX, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

Bideoa ikusi (leiho berri batean irekitzen da)

12.15 • 13.30.   Mahai ingurua. Enplegu inklusiboa eta kalitatezkoa egungo ekonomia lehiakor eta globalizatuan.

Euskadiko Elkarrizketa Sozialerako Mahaia. Confebask, UGT Euskadi, CCOO Euskadi, Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea.

Moderatzailea: Iñigo Calvo Sotomayor. Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea.

Bideoa ikusi (leiho berri batean irekitzen da)

13.30 • 15.00.   Atsedenaldia-Kafea.

15.00 • 15.30.   Enplegua pandemia ostean: eragina eta epe laburrean sustatzeko erronkak.

Sara De La Rica. ISEAK Fundazioaren zuzendaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekonomia katedraduna.

Enplegua pandemia ostean (PDF, 3 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

Bideoa ikusi (leiho berri batean irekitzen da)

15.30 • 15.50.   Trantsizio digitala eta teknologikoa.

Isabel Neira Gómez. Santiagoko Unibertsitateko (USC) irakasle titularra.

Trantsizio digitala eta teknologikoa (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

Bideoa ikusi (leiho berri batean irekitzen da)

15.50 • 16.10.   Trantsizio ekologikoa.

Mikel González – Eguino. BC3ko (Basque Center for Climate Change) ikertzailea eta UPV/EHUko irakaslea.

Trantsizio ekologikoa (PDF, 2 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

Bideoa ikusi (leiho berri batean irekitzen da)

16.10 • 16.30.   Trantsizio demografikoa.

Josep Mestres Domènech. CaixaBank Research-eko ekonomialaria.

Trantsizio demografikoa (PPTX, 8 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

Bideoa ikusi (leiho berri batean irekitzen da)

16.30 • 16.40.   Bertaratuen galderak, 3 hitzaldietarako.

16.45 • 17.45.   16:45 • 17:45. Mahai ingurua. Kasuak eta aplikazioak.

Eneritz Zubizarreta. Globe Testing-en sortzailea eta COO.

Jokin Umerez Urrezola. Ternuaren zuzendari nagusia.

Karmele Acedo. SSI, Servicios Sociales Integrados taldearen gerentea.

Moderatzailea: Sara De La Rica. ISEAK Fundazioaren zuzendaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekonomia katedraduna.

Bideoa ikusi

Azaroaren 16a, asteartea

9.00 • 9.30.       Berrikuntzak enplegu politiketan. Aktibazioa, prestakuntza eta laneratzea.

Jaime López Cossio. Enpleguaren aldeko Hirien Foroko laguntza teknikoaren zuzendaria, Foro Sociedad y Gestión Pública SL-n. Munduko Bankuko aholkulari aditua.

Berrikuntzak enplegu politiketan (PPTX, 3 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

Bideoa ikusi (leiho berri batean irekitzen da)

9.30 • 10.45.     Mahai ingurua. Berrikuntzak, arrakasta lortu duten kasuak eta eskalagarritasuna.

María Izquierdo. Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independenteko (AIReF) analista.

Maru Menéndez González-Palenzuela. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendariorde nagusia. Enplegu eta Gizarte Ekonomiako Estatu Idazkaritza. Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioa.

Joseba Zalakain. SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren zuzendaria.

Javier Ramos. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Kabineteko arduraduna.

Moderatzailea: Fernando Consuegra. Sartu Taldearen koordinatzaile nagusia.

Bideoa ikusi (leiho berri batean irekitzen da)

10.45 • 11.15.   Atsedenaldia-Kafea.

11.15 • 12.15.   Mahai ingurua. Ekintzailetza eta Barne-Ekintzailetza. Garapenerako politikak eta palanka berriak ebaluatzea.

Fco. Javier Melero Rus. Granadako Unibertsitateko irakaslea. Aumentur-en zuzendari nagusia. Andaluziako Datu Zientziaren eta Konputazio Inteligentziaren Ikerketarako Institutuko ikertzailea. AgeO 3D Tech-en sortzailea.

Maylin Vergara. Emakume Migratu Ekintzaileen Elkartearen presidentea.

Susana Hormilla Martínez. Biolan Microbiosensores-en zuzendari ondokoa.

Moderatzailea: María Saiz. EEB-OVE Ekintzailetzaren Euskal Behatokiaren presidentea.

Bideoa ikusi (leiho berri batean irekitzen da)

12.15 • 12.45.   Euskal Enplegu Sistemaren Legearen oinarriak eta orientabideak.

Alfonso Gurpegui. Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea. Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Saila.

Euskal Enplegu Sistemaren Legearen oinarriak eta orientabideak (PPTX, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

Bideoa ikusi (leiho berri batean irekitzen da)

12.45 • 13.15.   Datorren enplegua: enplegu politiken erronka 2050era begira.

Sara Baliña. Espainiar Gobernuko Presidentetzaren Prospektiba eta Estrategiako Bulego Nazionalaren zuzendariordea.

Datorren enplegua: enplegu politiken erronka 2050era begira (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

Bideoa ikusi (leiho berri batean irekitzen da)

13.15 • 14.00.   Ondorioak.

Joseba Zalakain, Fernando Consuegra, Sara De La Rica, María Saiz, Iñigo Calvo eta Javier Ramos.

Moderatzailea: Fernando Fantova.

14.00.                Amaiera.

Francisco Pedraza Moreno. Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritza - Lan eta Enplegu Saila - Eusko Jaurlaritza

Bideoa ikusi (leiho berri batean irekitzen da)

  • ANTON COSTASANTON COSTAS
    Espainiako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren presidentea
    HIZLARIA
  • NICOLAS SCHMITNICOLAS SCHMIT
    Europar Batasunaren Enplegu eta Eskubide Sozialen komisarioa
    HIZLARIA
  • Nadia CalviñoNADIA CALVIÑO
    Espainiako Gobernuaren lehen presidenteordea eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako ministroa
    HIZLARIA
  • ELENA PEREZELENA PÉREZ BARREDO
    Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea (MDS)
    MAHAI INGURUA
  • LOLI GARCIALOLI GARCIA
    Euskadiko CCOOko idazkari nagusia
    MAHAI INGURUA
  • RAUL PEREZRAUL ARZA
    UUGT-Euskadiko idazkari nagusia
    MAHAI INGURUA
  • IÑIGO CALVOIÑIGO CALVO SOTOMAYOR
    Irakasle eta ikertzailea, Deustuko Unibertsitatea
    MODERATZAILEA
    MAHAI INGURUA ETA ONDORIOEN MAHAIA
  • SARA DE LA RICASARA DE LA RICA
    ISEAK Fundazioaren zuzendaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekonomia katedraduna
    HIZLARIA
  • ISABEL NEIRAISABEL NEIRA GÓMEZ
    Santiagoko Unibertsitateko (USC) irakasle titularra
    HIZLARIA
  • MIKEL GONZÁLEZ-EGUINOMIKEL GONZÁLEZ-EGUINO
    BC3ko (Basque Center for Climate Change) ikertzailea eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakaslea
    HIZLARIA
  • JOSEP MESTRES DOMENECHJOSEP MESTRES DOMÈNECH
    CaixaBank Research-eko ekonomialaria
    HIZLARIA
  • ENERITZ ZUBIZARRETAENERITZ ZUBIZARRETA
    Globe Testing-en sortzailea eta COO
    MAHAI INGURUA
  • KARMELE ACEDOKARMELE ACEDO
    SSI, Servicios Sociales Integrados taldearen gerentea
    MAHAI INGURUA
  • JOKIN UMEREZJOKIN UMEREZ URREZOLA
    TERNUAren zuzendari nagusia
    MAHAI INGURUA
  • JAIME LOPEZ COSSIOJAIME LÓPEZ COSSIO
    Enpleguaren aldeko Hirien Foroko laguntza teknikoaren zuzendaria, Foro Sociedad y Gestión Pública SL-n
    Munduko Bankuko aholkulari aditua
    HIZLARIA
  • MARIA IZQUIERDOMARÍA IZQUIERDO VALVERDE
    Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independenteko (AIReF) analista
    MAHAI INGURUA
  • MARU MENENDEZMARU MENÉNDEZ GONZÁLEZ-PALENZUELA
    Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendariorde nagusia
    Enplegu eta Gizarte Ekonomiako Estatu Idazkaritza
    Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioa
    MAHAI INGURUA
  • JAVIER RAMOSJAVIER RAMOS
    Lanbideko Kabinete Teknikoko arduraduna
    MAHAI INGURUA ETA ONDORIOEN MAHAIA
  • JOSEBA ZALAKAINJOSEBA ZALAKAIN
    SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren zuzendaria
    MAHAI INGURUA ETA ONDORIOEN MAHAIA
  • FERNANDO CONSUEGRAFERNANDO CONSUEGRA
    Deustuko Unibertsitateko irakaslea
    MODERATZAILEA
    MAHAI INGURUA ETA ONDORIOEN MAHAIA
  • FCO JAVIER MELEROFCO JAVIER MELERO RUS
    Granadako Unibertsitateko irakaslea Aumentur-en zuzendari nagusia Andaluziako Datu Zientziaren eta Konputazio Inteligentziaren Ikerketarako Institutuko ikertzailea
    AgeO 3D Tech-en sortzailea
    MAHAI INGURUA
  • MAYLIN VERGARAMAYLIN VERGARA
    Emakume Migratu Ekintzaileen Elkartearen presidentea
    MAHAI INGURUA
  • SUSANA HORMILLASUSANA HORMILLA MARTÍNEZ
    Biolan Microbiosensores-en zuzendari ondokoa
    MAHAI INGURUA
  • MARIA SAIZMARÍA SAIZ
    EEB-OVE Ekintzailetzaren Euskal Behatokiaren presidentea
    MODERATZAILEA
    MAHAI INGURUA ETA ONDORIOEN MAHAIA
  • ALFONSO GURPEGUIALFONSO GURPEGUI RUIZ
    Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea
    HIZLARIA
  • SARA BALIÑASARA BALIÑA
     Espainiar Gobernuko Presidentetzaren Prospektiba eta Estrategiako Bulego Nazionalaren zuzendariordea
    HIZLARIA
  • FERNANDO FANTOVAFERNANDO FANTOVA
    Gizarte aholkularia
    MODERATZAILEA
    MAHAI INGURUA ETA ONDORIOEN MAHAIA
  • EDUARDO ARECHAGAEDUARDO ARECHAGA
    Confebask – Euskal Enpresarien Konfederakuntzaren zuzendari nagusia

IÑIGO CALVO Irakasle eta ikertzailea, Deustuko Unibertsitatea.

FERNANDO CONSUEGRA Deustuko Unibertsitateko irakaslea.

SARA DE LA RICA ISEAK Fundazioaren zuzendaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekonomia katedraduna.

FERNANDO FANTOVA Gizarte aholkularia.

JAVIER RAMOS Lanbideko Kabinete Teknikoko arduraduna.

MARÍA SAIZ GEM Euskadiren zuzendari exekutiboa eta EEB-OVE Ekintzailetzaren Euskal Behatokiaren presidentea.

JOSEBA ZALAKAIN SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren zuzendaria.

Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sailak, Enplegu eta Gizarteratze Sailburuordetzaren bitartez, Enpleguaren IV. Kongresua egingo du du azaroaren 15ean eta 16an, Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian.

Europa Jauregia hiriko arteriarik garrantzitsuenean dago, Gasteiz hiribidean, eta Euskadiko hiriburura sartzeko bide nagusiekin (Madrildik, Burgosetik, Bilbotik, Iruñetik, Zaragozatik edo Donostiatik datozenak) lotura zuzena ahalbidetzen du.

Jauregiaren ondo-ondoan hiri-autobuseko geltoki bat dago, parean tranbiaren geltokia dago, eta autobus-geltokia (aparkalekua) oinez 10 minutu baino gutxiagora dago.

Helbidea: Gasteiz hiribidea, 85, 01009 Vitoria-Gasteiz.

Europa Jauregia - María de Maeztu entzunaretoa

Leku eta aldi berean, LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak Merkalan enplegu azoka egingo du, bi ekitaldien arteko sinergiak bultzatzeko asmoz.

https://www.merkalan.eus/ (leiho berri batean irekitzen da)

Gurekin bat egitera gonbidatzen zaitugu.

Izen ematea HEMEN