2021 Enpleguaren IV. Kongresua

Hizlariak

Jaime Lopez Cossio

Jaime Lopez Cossio

Enpleguaren aldeko Hirien Foroko laguntza teknikoaren zuzendaria, Foro Sociedad y Gestión Pública-n

MUNDUKO BANKUKO aholkulari aditua

Enplegu-politiketan eta lanbide-heziketan aritzen den LAUDANTIS aholkularitza-enpresako bazkide-zuzendaria

Bere jarduera profesionalean hainbat aholkularitza-enpresarekin lan egin du, baita nazioarteko proiektuetan ere, Polonian, Bolivian, El Salvadorren eta Mexikon. Era berean, enpleguarekin eta prestakuntzarekin lotutako kongresu eta jardunaldi teknikoetan parte hartu ohi du, hala nola LEED-OCDE enpleguari eta tokiko garapenari buruzko mintegietan (Stockholm 2015, Praga 2017, Porto 2018) bai eta batzorde eta lantaldeetan ere (Espainiako Laneko Prestakuntzaren Liburu Zuria, CEOE, 2016)

2009etik Enpleguaren aldeko Hirien Foroaren laguntza teknikoa zuzentzen du, 100.000 biztanletik gorako Espainiako hirien arteko enplegu-proiektuetan lankidetzan aritzeko ekimena

2005az geroztik hainbat proiektutan parte hartu du Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarekin (SEPE) eta autonomia erkidegoetako enplegu-zerbitzu publiko gehienekin. Besteak beste, honako lan hauetan parte hartu du: enplegua aktibatzeko Espainiako estrategiak egiten, Enplegu Sistema Nazionalaren zerbitzu-zorroa eta programa komunak diseinatzen, bai eta plangintza-, ebaluazio- eta jardunbide egokien proiektuetan ere

Galiziako Gobernuko Prestakuntza eta Enplegu zuzendari nagusia izan zen (1996-2003). Aldi horretan, Galiziako Enplegu Zerbitzu Publikoa zuzendu zuen, eta INEMen enplegu-politika aktiboak Galiziako Autonomia Erkidegora transferitzeko ordezkaritza autonomikoaren buru izan zen