2021 Enpleguaren IV. Kongresua

Hizlariak

Eneritz Zubizarreta

Eneritz Zubizarreta

Globe Testing-en sortzailea eta COO

Bi urtez Java programatzailea izan ondoren, nire lana monotonoa bihurtu zen, eta software-testingaren munduan sartzeko aukera izan nuen; hala, nire pasiorik handiena bihurtu da

Alor horretan espezializatutako enpresa batean hasi nintzen lanean "Performance Tester" gisa, errendimendu-probak egiten, eta hasieratik asko gustatu zitzaidan. Nire testatzaile funtzioa zen software orok akatsik ez zuela ziurtatzea, azken erabiltzaileek akats bat aurkitu baino lehen, horrek galera handiak ekar baitziezazkiekeen enpresei

Enpresa horretan ezagutu nituen egungo nire bi bazkideak, eta, 2014an, haiekin batera ekitea erabaki nuen. Software-testingean espezializatutako Globe Testing enpresa sortu genuen, eta nire bizitzan hartu dudan erabakirik onenetakoa izan da. Hiru sortzaileetatik, niri COO rola egokitu zitzaidan; hasieran, baina, denetik egiten zuen talde osoak, proiektuak entregatzetik proposamenak aurkeztu eta gure bezeroei fakturak egin arte, hiru baino ez baikinen

Izertisen testingeko talde teknikoen buru izatea da nire egungo lana, taldeek proiektuak ondo ateratzeko behar duten guztia dutela ziurtatzea, lantaldeak eskariaren arabera handitzea, kide berriak prestatzea eta gure bezeroekiko harremana lantzea, haien testing-estrategia teknikoak definituz