Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

2021-2022 panela: Streaming plataformak

Txosten honetan aurkezten dira 2021-2022 ikasturtean egindako seigarren inkestan jasotako emaitzak. Streaming plataformei buruzko gaiak landu dira nagusiki inkesta honetan.

Ikusiker 31 azala

Ikusiker Panelaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gazteek daukaten ikusentzunezkoen kontsumoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera aztertzea.

Seriearen 31. txostenera bildu dira 2021-2022 ikasturtean egindako seigarren inkestan jasotako emaitzak; zehazki, gaur egun hain zabalduak eta erabiliak diren video on demand deritzen ordainpeko zein doaneko streaming plataformen erabilerari eta kontsumoari buruzko informazioa jaso da. Ikusikerreko panelkideek zeintzuk plataforma erabiltzen dituzten eta horietan zer ikusten duten eta nola ikusten duten erakusten da: lekua, plataforma, hizkuntza, azpidatziak….

Gazteek egiten duten ikus-entzunezko produktuen kontsumoa eta IKTen erabilera zenbatekoa eta nolakoa den jakin guran abiatu zen Ikusiker Panela 2018-2019 ikasturtean. Harrezkero, ugari izan dira landu diren gaiak eta oparoa bildu den informazioa.

Applika+ (US20/21) ikerketa-proietuaren barruan kokatzen da Ikusiker Panela izeneko lan-lerroa eta bertan elkartzen dira UPV/EHUko, Tabakalerako, EITBko eta Kulturaren Euskal Behatokiko lan-taldeak. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.

2021-2022 panela: Streaming plataformak