Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

2021-2022 panela: Musika, irratia eta podcastak

Txosten honetan aurkezten dira 2021-2022 ikasturtean egindako laugarren inkestan jasotako emaitzak. Musikari, irratiari eta podcastei buruzko gaiak landu dira nagusiki inkesta honetan.

Ikusiker 29 azala

Ikusiker Panelaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gazteek daukaten ikusentzunezkoen kontsumoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera aztertzea.

Seriearen 29. txostenera bildu dira 2021-2022 ikasturtean egindako laugarren inkestan jasotako emaitzak. Entzuten dituzten edukiei buruz galdetu zaie panelkideei (unibertsitateko ikasleak denak). Ikasleek musika, irratia eta podcastak entzuteko dituzten joera, ohitura eta gustuak bistaratzen dira: zer, non eta nola entzuten dute? Irratiaren tartean Gaztea irratiaren inguruko datuak ere batu dira.

Gazteek egiten duten ikus-entzunezko produktuen kontsumoa eta IKTen erabilera zenbatekoa eta nolakoa den jakin guran abiatu zen Ikusiker Panela 2018-2019 ikasturtean. Harrezkero, ugari izan dira landu diren gaiak eta oparoa bildu den informazioa.

Applika+ (US20/21) ikerketa-proietuaren barruan kokatzen da Ikusiker Panela izeneko lan-lerroa eta bertan elkartzen dira UPV/EHUko, Tabakalerako, EITBko eta Kulturaren Euskal Behatokiko lan-taldeak. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.

2021-2022 panela: Musika, irratia eta podcastak