Hezkuntza Saila

2020ko EPE. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa. Sartzeko eta iristeko prozedurak. Gehien egiten diren galderak

Betekizunak

  • Zer prozedurak deitzen dira aurten?

- Sartzeko prozedura: txanda irekia eta desgaitasuna dutenentzat gordetakoa.

- Goragoko maila batean sailkatuta dagoen irakasleen beste kidego batera iristeko prozedura (karrerako funtzionarioentzat)

- Espezialitate berriak eskuratzeko prozedura (karrerako funtzionarioentzat).

  • Nork har dezake parte sartzeko prozeduran?

Deialdiaren 2.1 eta 2.2 oinarrietan adierazten diren betekizun orokorrak eta berariazkoak betetzen dituzten izangaiek.

  • Sartzeko prozeduran, zeintzuk dira parte-hartzeko txandak?

- Irekia

- Desgaitasuna dutenentzat gordetakoa

  • Nork har dezake parte desgaitasuna dutenentzat gordetako txandan?

Honako baldintzaren bat betetzen dutenek:

- gutxienez % 33ko desgaitasuna

- irakaskuntzakoa ez den beste lanbide batean ezintasun iraunkor osoagatiko pentsioa aitortuta

  • Zein datan eduki behar da aurreko galderan adierazitako baldintzaren bat?

Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

  • Desgaitasuna dutenentzat gordetako txanda: Noiz aurkeztu behar dut Medikuaren irizpen teknikoa edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak emandako ebazpena?

Hautatua izan eta gero; salbu, probak egiteko egokitzapenak eskatzen badituzu, eskaerak aurkezteko epe berberean aurkeztu beharko duzu eta. Garrantzitsua: Medikuaren irizpen teknikoak data eguneratua izan behar du, ziurtagiria aurkeztuko den unera.

  • Desgaitasuna dutenentzat gordetako txandan parte hartzen badut, % 33ko desgaitasuna edukitzeaz gain edo irakaskuntzarakoa ez den beste lanbide batean ezintasun iraunkor osoagatiko pentsioa aitortuta edukitzeaz gain, zerbait gehiago egiaztatu behar dut?

Prozeduran parte hartzen duten pertsona guztiek bezala, ez da bateraezintasunik egon behar irakaskuntzan aritzearekin, eta lortu nahi den kidego eta espezialitateari dagozkion zereginak betetzeko gaitasun funtzionala eduki behar da.

  • Zein dira kidego eta espezialitateari dagozkion zereginak?

Erreferentziatzat hartuko da Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren balorazio profesionalerako indarreko gida (leiho berri batean irekitzen da), lanpostuen zereginak eta eskakizun psikofisikoak zehazten dituena.

  • Nork har dezake parte goragoko maila batean sailkatuta dagoen irakasleen beste kidego batera iristeko prozeduran?

EAE-ko karrerako irakasle funtzionarioek, baldin eta:

- A-2 azpitaldean sailkatuta badaude (Lanbide Heziketako irakasle teknikoen edo Maisu-maistren kidegokoak). 

- Jatorrizko kidegoan gutxienez 6 urtez egon izana (eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean).

- Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko deialdiaren 2.2 oinarrian adierazten den tituluren bat izatea.

- Irakasle-lanpostuei ezarri zaien 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea.

  • Nork har dezake parte espezialitate berriak eskuratzeko prozeduran?

EAE-ko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako karrerako irakasle funtzionarioek, eta sarbide librerako eskatutako betekizunak edukitzea (deialdiaren 2. oinarria).

  • Zein titulurekin aurkez naiteke Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran?

- Doktoretza, Lizentziatura, Ingeniaritza, Arkitektura edo Gradua

- Diplomatura, Ingeniaritza Tekniko eta Arkitektura Tekniko zehatzak, deialdiaren III. Eranskinean adierazita, espezialitate zehatzentzat

  • Zein titulurekin aurkez naiteke Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran?

- Diplomatura, Arkitektura Tekniko, Ingeniaritza Tekniko edo Gradua

- Lizentziatura baten lehenengo hiru ikasturte osoak gaindituak

- Goi-mailako teknikari eta teknikari espezialista titulu zehatzak, deialdiaren IV. Eranskinean adierazita.

- Bi urteko irakaskuntza alorreko esperientzia, espezialitatean, 2007ko abuztuaren 31 baino lehen eskuratutakoa, autonomia erkidego honetako ikastetxe publikoetan + Teknikari espezialistaren titulua edo goi-mailako teknikariaren titulua, lortu nahi duen espezialitatearen lanbide-arloko espezialitateren batean.

  • Gradu ikasten nago, aurkeztu naiteke?

Bakar-bakarrik titulua edukitzen baduzu eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

  • Titulazioa atzerrian lortu badut, nola egiaztatuko dut?

a) Titulazioaren homologazioa

edo

b) Bigarren Hezkuntzako irakaslearen edo Lanbide Heziketako irakaslearen lanbide arautura iritsi eta lanbidean jardun ahal izateko lanbide-kualifikazioa airtortua izatea.

  • Titulazioa atzerrian lortu badut, eta Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak adierazi badu gradu-maila akademikoaren baliokidea dela, betetzen al dut gradu-titulua izateko baldintza?

      Bai.

  • Prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa ziurtatu behar dut, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduran aurkezteko?

Bai.

  • Hautaketa-prozeduran parte hartzeko nire titulua Lizentziatura, Ingeniaritza, Arkitektura, Diplomatura, Ingeniaritza Tekniko, Arkitektura Tekniko edo Gradua bada, nola egiaztatzen dut prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa?

a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako araututako irakasle gisa jarduteko gai egiten duen Masterraren titulu ofiziala.

b) Ondorengo zerrendako edozein titulu edo ziurtagiri, 2009ko urriaren 1a baino lehenagotik aterata:

- Espezializazio Didaktikoaren titulu profesionala, Trebakuntza Pedagogikoko Ziurtagiria edo Irakaskuntzarako Gaitasun Agiria.

- Maisu- edo maistra-titulua, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle-titulua, Lehen Hezkuntzako maistra- edo maisu-titulua, Pedagogiako lizentziatura edo Psikopedagogiako lizentziatura, edo prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa jasotzen duen lizentziatura edo titulu baliokideren bat.

c) 2008-2009 ikasturtea bukatu aurretik lanean jardun duela ikastetxe publikoetan edo behar den baimena duten irakaskuntza arautuko ikastetxe pribatuetan bi ikasturte osotan edo, bestela, 12 hilabetez –jarraian edo etenekin–, betiere derrigorrezko bigarren hezkuntzako edo batxilergoko, lanbide heziketako edo hizkuntza eskola ofizialetako irakaskuntzetan aritu badira.

  • Hautaketa-prozeduran parte hartzeko nire titulua Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista bada, nola egiaztatzen dut prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa?

Goian aipatutako egoeraren bat emateaz gain, honako hauetako bat ematen denean ziurtatuko da:

- Ziurtagiri ofiziala, egiaztatu beharko duena izangaiak badaukala Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak 100.2 artikuluan adierazitakoaren baliokidea den prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa, irailaren 23ko EDU/2645/2011 Aginduan aurreikusitakoaren arabera.

- 2014ko irailaren 1a baino lehen lanean jardun duela ikastetxe publikoetan edo behar den baimena duten irakaskuntza arautuko ikastetxe pribatuetan bi ikasturte osotan edo, bestela, 12 hilabetez –jarraian edo etenekin–, dagokion mailetan eta irakaskuntzetan.

  • Prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa jasotzen duen lizentziatura edo titulu baliokideren bat badut, nola ziurtatu dezaket?

Ikasketak egin ziren unibertsitateak emandako ziurtagiriaren bidez; bertan ziurtatu behar da ikasketak Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko/2006 Lege Organikoak 100.2 artikuluan adierazitako prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa jasotzen dutela.

  • Prestakuntza pedagogiko eta didaktiko titulu ofiziala ikasten nago, aurkeztu naiteke? Bakar-bakarrik titulua edukitzen baduzu eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Irakaspostuen 2. hizkuntza-eskakizuna baldintza, noiz eduki behar da? Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probaren emaitzak argitaratzeko egunean (2020ko maiatzean; data zehaztuko da).

  • Noiz izango da irakaspostuen 2. Hizkuntza-eskakizunaren proba?

“Atariko proba” 2020ko apirilaren 4an izango da.

  • Non kontsultatu behar dut hizkuntza-eskakizunaren probari buruzko informazioa?

Euskara Zerbitzuaren web orrian: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ – “Euskara” – ”Irakaskuntzako Hizkuntza Eskakizunak” – “Deialdi orokorra – 2020 (EPE barne)”

Eskaera

  • Zein da epea eskaera betetzeko?

2020ko otsailaren 28tik martxoaren 18ra arte, biak barne.

  • Zer egin behar dut eskaera betetzeko?

1.Interneteko helbide honetan sartu behar zara: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ – «2020ko EPE. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa. Sartzeko eta iristeko prozedurak» - «Onartzeko eskabidea»

2. Eskaera bete

3. “Datuak grabatu” botoia sakatu

  • Eskaerak betetzeko epean agiriak aurkeztu behar ditut?

Bakar-bakarrik honako kasu hauetan:

a) Hizkuntza-eskakizunaren proba egitea eskatzen baduzu, baina irakasleen ordezkapenetarako izangaien zerrendan jasota ez bazaude: deialdiaren 2.2.1 oinarrian eskatutako betekizunei dagozkien egiaztagirien fotokopia.

b) Desgaitasuna baduzu eta egokitzapenak eskatzen badituzu probak egiteko denborari eta baliabide materialei dagokienez: daukaten desgaitasun-maila zehazteko Irizpen Tekniko Medikoa (egiaztatu beharko dira aitortutako minusbaliotasun-maila eragin duten urritasun iraunkorrak) edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak emandako ebazpena (ezintasun iraunkor osoa aitortzen duena irakaskuntzakoa ez den beste lanbide baterako).

c) Espainiako nazionalitatea ez baduzu, zure hizkuntza-ofiziala espainiera ez bada eta gaztelaniaren ezagutza egiaztatzeko proba egitetik salbuetsita geratu nahi baduzu:

- Espainieraren Goi Mailako Diploma edo espainieraren C2 mailako diploma.

 - Atzerritarrentzako espainierako gaitasun-ziurtagiria edo maila aurreratuaren ziurtagiria, hizkuntza-eskola ofizialek emandakoak. 

- Filologia hispanikoan edo erromanikoan lizentziadun titulua edo gradu-titulu baliokidea.

- Kidegora sartzeko alegatutako titulua, Espainiako estatuan edo, bestela, hizkuntza ofiziala espainiera duen estaturen batean igorri eta egindakoa.

- Aurreko deialdiren batean gainditu duzula egiaztatzen duen agiria.

  • Non aurkeztu behar dut dokumentazioa?

a) Zuzenean:

- Araba: Zuzenean, Ramiro de Maeztu kalea, 10 behea - Vitoria-Gasteiz

- Bizkaia: Zuzenean, Kale Nagusia 85 – Bilbao.

 - Gipuzkoa: Zuzenean, Andia kalea 13 Donostia.

b) Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aurreikusitako gainontzeko lekuetan (urriaren 1ekoa 39/2015 Legea, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearena).

Dokumentazioa posta-zerbitzuko bulegoren batean aurkezten baduzu, kartazal ireki batean egingo duzu, zerbitzu horretako funtzionarioak eguna eta zigilua jar ditzan eskabidean, kartazala egiaztatu aurretik.

  • Nola aurkeztu behar dut aipatutako agiriak?

«Administraziorako alea» ordezkagiriarekin batera aurkeztu beharko dira; eskaera betetzean lortu ahal izango da.

Kopia bakuna aurkeztu beharko duzu.

Dokumentazioa gaztelania edo euskara ez den hizkuntzaren batean badago, itzulpen ofizial eta guzti aurkeztu beharko duzu. Itzulpenak zinpeko itzultzaileak egina beharko du, edo bestela, dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua.

  • Aukeratze-prozesuan parte hartzeko eskaera bete ondoren, nola identifikatzen da prozesu osoan zehar nire eskaera?

Eskaera bete ondoren sortzen diren hiru agirien (“Interesatuarentzako alea”, “Administraziorako alea” eta “Erakunde laguntzailearentzako alea”) goiko aldearen eskuinaldean agertzen den eskaera-zenbakiarekin.

  • Eskaera bat bete eta ordaintzen badut espezialitate / txanda batean, alda dezaket beste espezialitate / txanda batera?

Baldin eta aldaketa eskaerak betetzeko epean eskatzen baduzu. Horretarako idatzi bat aurkeztu beharko da Zuzenean, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariari zuzenduta. Ez duzu eskaera berri bat bete behar, ezta ordaindu behar ere ez.

  • Eskaera bete arren agiriak inprimatu ez baditut, geroago lortu al ditzaket?

Bai; www.irakasle.eus orrian (erabiltzailearekin eta pasa-hitzarekin) sartu, eta ondorengo urratsak jarraitu:

1- Administrazio-Izapideak – 2020ko EPE. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa. Sartzeko eta iristeko prozedurak

2- Norberari egokitutako kontsultak

3- Eskabide zbk.: Sakatu izangaiaren eskaera-zenbakian

4- Gordekin (“Interesatuarentzako alea” eta “Erakunde laguntzailearentzako alea” lortuko dituzu) / Dokumentazioa (“Administraziorako alea” lortuko duzu).

  • Espezialitate bererako eskaera bat baino gehiago betetzen badut, eskaera-zenbaki bat baino gehiago sortzen al da?

Bai. Egin dituzun eskaera adina eskaera-zenbaki sortzen dira. Eskaera bakoitzak bere identifikazio-zenbakia izango du.

  • Espezialitate berean parte hartzeko eskaera bat baino gehiago betetzen badut, zein eskaera hartuko da kontuan?

Ordaintzen duzun eskaera.

  •  Nola ordaindu behar dut tasa?

Deialdiaren 3.2 oinarriko pausuak jarraituz. Eta ondorengoa kontuan hartu behar da:

a) Sukurtsalean ordaintzearen kasuan, eskaera bete ondoren eta itxi baino lehen, imprimatu agiriak. Barra-kodea duten agiriak lortuko dituzu, beraz, kutxazain automatikoaren bidez egin daiteke ordainketa, irakurketa optikoarekin edo datuak eskuz atzemanez.

Eskaera bete ondoren, itxi baduzu agiriak imprimatu gabe, bi aukerak daude: on-line ordainketa egin edo eskaera berri bat egin eta itxi baino lehen agiria imprimatu, non barra-kodea agertuko den.

b) On-line ordainketaren kasuan, eskabidea bete eta segituan egin dezakezu, edo gerorako edo beste egun baterako utzi; azken kasu honetan egin beharko duzu http://www.irakasle.eus –en (“Erabiltzailea” eta “Pasahitza”):

1.- Administrazio-Izapideak - 2020ko EPE. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa. Sartzeko eta iristeko prozedurak

2.- Norberari egokitutako kontsultak

3.- Ordaindu

  • Espezialitate berean parte hartzeko eskaera bat baino gehiago betetzen badut, zein da ordaindu behar dudan eskaera?

Zure iritziz datuak zuzen dituen eskaera. Horretarako, eskaera hori identifikatzen duen zenbakiari erreparatu beharko diozu eta identifikazio-zenbaki horrekin ordaindu beharko duzu eskaera (erakunde laguntzailearentzako alea erabili edo eskaera on-line ordaindu, identifikatzen duen zenbakiarekin).

  • Eskaera bat betetzean, zer egin behar dut dagoeneko eginda dagoela ziurtatzeko?

 www.irakasle.eus orrian (erabiltzailearekin eta pasa-hitzarekin) sartu, eta ondorengo urratsak jarraitu:

1- Administrazio-Izapideak – 2020ko EPE. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa. Sartzeko eta iristeko prozedurak

2- Norberari egokitutako kontsultak

3- Eskabide zbk.: Sakatu izangaiaren eskaera-zenbakian

4- Gordekin

Eskaeraren agiria lortzerik badago, horrek eskaera beteta eta bukatuta dagoela esan nahi du.

  • Eskaera bat bete badut eta gaizki egin dudala konturatzen banaiz, eskaeraren datuak alda al ditzaket?

Eskaera ordaindu ez baduzu, bigarren eskaera bat, datu zuzenekin, egin beharko duzu eta bigarren eskaera hori ordaindu beharko duzu (Erakunde laguntzailearentzako alea erabiliz edo eskaera on-line ordainduz, bigarren eskaeraren identifikazio-zenbakiarekin).

Eskaera dagoeneko ordaindu baduzu, idazki bat aurkeztu beharko duzu (eskabideak betetzeko epe berean), Zuzenean, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariari zuzenduta; eta idazki horretan zure eskaeran egin nahi duzun aldaketa adierazi beharko duzu.

  • Eskaera betetzean, posta-kodea adierazi ondoren probintzia eta udalerria aukeratzeko arazoak ditut. Zer egin behar dut?

Posta-kodea adierazi eta balidatu (posta-kodearen eskuinean dagoen botoi berdean klik eginez). Aplikazioak probintzia eta udalerria automatikoki beteko ditu.

  • Prozesuan parte hartzeko tasa ordaindu izanaren agiririk entregatu behar al dut?

Ez.

  • Zein da zenbatekoa prozeduran parte hartzeko tasa eta zein epetan ordaindu behar dut?

 - Zenbatekoa:

- Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa: 23,14 euro.

- Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa: 19,29 euro.

- Epea: 2020ko otsailaren 28tik martxoaren 18ra arte, biak barne (eskaerak betetzeko epearen barruan).

Hautaketa-prozesuaren informazioa

  • Eskaera bete ondoren, non kontsultatu dezaket hautaketa-prozeduran zehar argitaratuko den informazioa (proben datak, epaimahaien egoitzak, merezimenduen zerrendak, kalifikazioen zerrendak, etabar.)?

Kontsultatu ahal izango duzu informazio orokorra (deialdia, proben datak, epaimahaien egoitzak, etabar.) hurrengo Interneteko helbideetan: www.irakasle.eus  («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz) eta http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/.

Kontsultatu ahal izango duzu zure espedientearen inguruko informazioa (onartutako/baztertutako zerrenda, merezimenduen baremazioa, kalifikazioak, etabar.) hurrengo Interneteko helbidean: http://www.irakasle.eus  («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz).

  • Zein erabiltzailea eta pasahitza erabili behar ditut irakaslegunean sartzeko, www.irakasle.eus helbidearen bidez?

Erabiltzailea zure NANa izango da.

Pasahitza zuk jada duzuna izango da, bestelako prozeduretan parte-hartzeagatik (ordezkapenetarako izangaien zerrendan daudelako, etabar.). Pasahitzik inoiz eduki ez baduzu, eskaera betetzean sistemak sortuko dizu; pasahitz hori SMS baten bidez jasoko duzu, adierazitako telefono mugikorrean.

  • Parte hartzeko eskaera betetzen badut, zein kasutan bidaltzen da SMS bat mugikorrera, www.irakasle.eus- era sartzeko pasahitz batekin?

www.irakasle.eus  -era sartzeko pasa-hitza inoiz izan ez baduzu bakar-bakarrik SMS bat bidaliko da, bai ordezkapenak egiteko ordezkogaien zerrendetan ez zaudelako, bai Hezkuntza Saileko bestelako prozesuetan inoiz parte hartu ez duzulako.

  • Mugikorrean jasoko dudan pasahitza aldatu behar dut?

Bai. Jasoko duzun pasahitza iraungituta egongo da sartzen duzunean (segurtasuna dela-eta). Sistemak adieraziko dizu beste bat aukeratzeko.

  • SMS pasa-hitzarekin jaso ez badut, jadanik badaukadalako baina ez dut gogoratzen, zer egin behar dut?

www.irakasle.eus -en sartu, “Pasahitza eskuratzea (edo berreskuratzea)“ atalean. Horrela ere pasahitza lortzerik ez baduzu, CAUrekin (Ikastetxetako Erabiltzailearen Laguntza Zentroa) harremanetan jartzeko telefonora deitu: 945207256 (telefono horretan arazo konkretu honi besterik ez zaio erantzunik emango).

Merezimenduak

  • Noiz aurkeztu behar ditut merezimenduak?

2020ko apirilaren 29tik maiatzaren 11ra bitartean.

  • Zein merezimenduak aurkeztu behar ditut?

Deialdiaren I. (sartzeko prozedura) eta II. (goragoko mailako irakasleen kidegora iristeko prozedura) eranskinetan aurreikusitakoak, honako kasu hauetan bakarrik:

- Merezimenduak ofizioz zenbatzen ez direnean.

- Merezimenduak ofizioz zenbatetsi arren, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan jasota ez daudenean.

  • Zerk esan nahi du merezimenduak ofizioz zenbatzen direla?

Administrazioak zenbatuko dituela, eta ez duzula egiaztagiririk aurkeztu behar.

  • Non kontsultatu ditzaket ofizioz zenbatesten diren merezimenduak (baldin eta EAEko Langileen Erregistroan jasota badaude)?

Deialdiaren I. eta II. Eranskinetan, atal edo azpiatal bakoitzaren “Egiaztagiriak” zutabean, merezimenduak ofizioz zenbatesten badira, espresuki adieraziko da.

  • Non kontsultatu ditzaket nik dauzkadan merezimenduak EAEko Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan dauden?

Helbide honetan: www.irakasle.eus   («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartu) – «Espediente pertsonala»:

– Zerbitzu-orria

– Tituluak (espediente akademikoaren batz besteko nota agertu ahal izango da)

– PREST_GARA ikastaroen eta homologatuen ziurtagiriak lortzea

– Zuzendaritza-karguak

  • Ordezkapenetarako izangaia banaiz, eta zerrenden irekieretan edo birbarematze prozesuan aurkeztu izan badut dokumentazioa oraingo hautaketa-prozeduran baremagarriak direnak, merezimendu horien egiaztagiriak aurkeztu behar ditut?

Bai, aurkeztu beharko da, baldin eta merezimenduak ez badaude arestian aipatutako «Espediente pertsonala» atalean.

  • Merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu behar baditut, nola egin behar dut?

«Administrazioarentzako alea» frogagiriarekin batera aurkeztu; eskabidea betetzean edo dokumentazioa aurkezteko aurretiazko hitzordua eskatzean eskuratu dezakezu. Frogagiri horretan, alegatzen dituzun merezimenduak eta horiek barematzeko aurkezten dituzun agiriak zerrendatu behar dituzu.

  • Nola aurkeztu behar ditut egiaztagiriak?

Jatorrizkoa edo kopia bakuna.

  • Espediente akademikoaren batez besteko nota ofizioz zenbatzen da, edo horren egiaztagiria aurkeztu behar dut?

Ofizioz zenbatesten da, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan badago (Espediente pertsonaleko Tituluak atalean).

  • Lizentzia, arkitektura edo ingeniaritzaren lehen zikloa ofizioz zenbatzen da, edo horren egiaztagiria aurkeztu behar dut?

Ez da ofizioz zenbatzen. Ziurtagiri akademikoa aurkeztu behar duzu; bertan berariaz adieraziko da ziklo horri dagozkion irakasgai edo kreditu guztiak gainditu dituzula.

  • Nola egiaztatu ditzake atzerrian emandako irakasle-zerbitzuak?

Dagokion herrialdeko hezkuntza-administrazioak edo eskumen-organoak emandako ziurtagiria erabiliko da, eta honako datu hauek jaso beharko ditu: zerbitzu-aldiaren iraupena, ikastetxea publikoa edo pribatua den, eta zer hezkuntza-mailatan eta zer irakasgai irakatsi den. Ziurtagiri hori zinpeko itzulpen eta guzti aurkeztu beharko duzu.

  • Zein hizkuntzatan aurkeztu behar dut dokumentazioa?

Gaztelaniaz edo euskaraz.

Dokumentazioa gaztelania edo euskara ez den hizkuntzaren batean badago, bi hizkuntzetako bateko itzulpen ofizial eta guzti aurkeztu beharko duzu. Itzulpenak zinpeko itzultzaileak egina beharko du, edo bestela, dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua.

Salbuespen gisa, hizkuntza modernoetako espezialitateetan, eta bakar-bakarrik ondoren adierazten diren merezimenduei dagokienez, dagokion hizkuntzan aurkez ditzakezu egiaztagiriak:

- I. eranskinaren III.1 (argitalpenak) eta III.2 (etengabeko prestakuntza) ataletako merezimenduak.

- II. eranskinaren II (prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak), III.2.1 (argitalpenak), III.2.2 (sariak) eta III.2.3 (proiektuak) ataletako merezimenduak.

Oposizio-fasea

  • Zein datatan garatuko dira oposizio-aldiko probak?

2020ko ekainean eta uztailean.

  • Nork egin ahal izango ditu oposizio-faseko probak?

Onartuak jarraitzen dutenek, programazio didaktikoa entregatu ondoren eta hizkuntza-eskakizuna egiaztatu ondoren.

  • Baztertuta banago, oposizio-faseko probak egin ditzaket?

Bai, baldin eta proba egitera joango zaren egunean egiaztatzen baduzu gora jotzeko errekurtsoa jarri duzula. Egin ditzakezun jarduerak ondoriorik gabe geratuko dira baldin eta zure errekurtsoa ezesten bada.

  • Zein hizkuntzatan egin dezaket oposizio-aldiko probak?

Gaztelaniaz edo euskaraz; salbu, hizkuntza modernoetako espezialitateak, proba guztiak dagokion hizkuntzan egingo dira osorik.

  • Zein balorazio-irizpide kontuan hartuko dituzte epaimahaiek oposizio-faseko probak kalifikatzeko?

Deialdiaren VIII. Eranskinean (Oposizio-faseko probak baloratzeko irizpideak) adierazten direnak.

  • Zertan oinarrituko da proba praktikoaren edukia?

Deialdiaren VII. Eranskinean (Proba praktikoaren ezaugarriak) adierazten diren ezaugarrietan.

  • Zein gai-zerrendak erabili behar ditut lehen probaren B zatia prestatzeko (gai bat idatziz garatu)?

Deialdiaren V. Eranskinean (Gai-zerrendak) adierazten direnak.

  • Noiz aurkeztu behar dut programazio didaktikoa?

2020ko apirilaren 29tik maiatzaren 11ra bitartean.

  • Zer baldintzak bete behar ditu programazio didaktikoak edukiari dagokionez?

Deialdiaren 7.1.2.1 oinarrian eta VI. Eranskinean (Curriculum) adierazten direnak.

  • Zeintzuk dira aurkezten dudan programazio didaktikoak bete behar dituen baldintza formalak?

Gutxienez 40 folio eta gehienez 60 izatea, DIN-A4 formatuan eta alde bakarretik idatzita, eta gutxienez 9 unitate didaktiko biltzea.

  • Zer gertatuko da aurkezten dudan programazio didaktikoa ez badator bat aurreko galderan ezarritako baldintza formalekin?

Bigarren probaren A zatiak (programazio didaktikoaren aurkezpenari eta defentzari buruz) 0 puntu izango ditu.

  • Zein formatu elektronikoetan entregatu behar da programazio didaktikoa?

– Microsoft Office 2019 edo aurrekoren bat.

– Libre Office 6 edo aurrekoren bat.

– Portable Document Format fitxategiak (PDF)

  • Hezkuntza-orientabidea espezialitatean, programazio didaktikoan, Orientazio Plan bat edo Esku-hartze programa bat aukeratu bada, zenbat esku-hartze plan espezifiko jaso beharko dira? 

    Beste programazio didaktiko mota batean gutxienez 9 unitate didaktiko jaso behar diren bezala, Orientazio Planaren edo Esku-hartzeko programen kasuan, gutxienez 9 esku-hartze plan espezifiko sartu beharko dira.

    Unitate didaktikoari egindako erreferentziak urtebetetik beherako iraupena duen edozein plangintza-unitate hartzen du barne, Esku-hartzeko plan espezifikoak barne.

    Izan ere, horrela adierazten du deialdiaren 7.1.2.2 oinarriak, bosgarren paragrafoak:

    “Hezkuntza-orientabideko espezialitatean (baldin eta aukeratu bada Orientazio eta Tutoretza Ekintza Plan bat egitea edo esku-hartze programa bat hezkuntza-orientabideko edo orientabide psikopedagogikoko talde batean egitea), unitate didaktikoa Orientazio eta Tutoretza Ekintza Planean edo esku-hartze programan jasota dauden esku-hartze plan espezifikoetako bati buruzkoa izango da.”

Ordezkoen zerrendetan ondorioak

  • Ordezkapenetarako izangaien zerrendan sartuta ez banago eta oposizio-fasea gainditzen badut baina hautatua ez banaiz, sar naiteke aipatutako ordezkapenetarako izangaien zerrendetan?

Bai, oposizio-fasea gainditu duzun espezialitateko zerrendan sartu ahal izango zara.

Langileak Kudeatzeko zuzendariak deialdi espezifiko bat argitaratuko du, aipatutako egoeran daudenek sartzeko aukera balia dezaten. Deialdia argitaratuko da Interneteko helbide hauetan: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/  eta http://www.irakasle.eus.

  • Oposizio-fasea gainditzen badut, ba al du eraginik ordezkapenetarako zerrendan?

Bai. 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren aldaketaren arabera (EHAAn 2019-02-26an argitaratuta): zenbatuko zaizkizu merezimenduen baremoan 6 puntu, 2019 urtetik aurrera hautaketa-prozesuetan oposizio-fasea gainditzeagatik, unibertsitatez kanpoko irakasle-funtzionarioen kidegoetan sartzeko.

Puntuazioa lortuko da 2020/2021 ikasturtean egingo den birbarematze-prozesuan hurrengo ikasturterako.