Hezkuntza Saila

Ikasturte hasierako esleipena. 2024-2025

2024-2025

  • Prozesuaren aurreko aukerak: ofiziozko esleipenetarako lurralde historikoa aldaketa

2024ko ekainaren 3ko 12:00etatik ekainaren 7ko 12:00etara, Lurralde Historikoaren aldaketa eskatzeko epea irekita egongo da, karrerako funtzionarioen ofiziozko esleipenetarako.

Eskabideak hezigunean (leiho berri batean irekitzen da) prestatutako inprimakiaren bidez egingo dira.


Hezkuntza Sailarekin izan duzun lehen lan-harremanaren ondorioz, beharrezkoa da eskatutako informazio guztia Ordezkagunean (leiho berri batean irekitzen da) betetzea. Jada ez da beharrezkoa dokumentu gehigarririk betetzea; informazio guztia behar bezala jaso beharko da Ordezkagunean.

Halaber, zure datuak Sexu Delitugileen Erregistro Nazionalean kontsultatzeko baimena eman beharko diozu sailari, hezigunearen ataritik (leiho berri batean irekitzen da). Oso garrantzitsua da datu horiek bidaltzea eta lehen aipatutako baimena lehenbailehen ematea, Gizarte Segurantzan alta eman ahal izateko. Gainera, Ordezkaritza bakoitzak izendapena gauzatzeko beharrezkoa den beste edozein agiri eskatu ahal izango dizu.