Osasun Saila

Sexualitateari eta ugalketari buruzko heziketa eta laguntza.

Sexualitateari eta ugalketari buruzko heziketa eta laguntza. (9. artikulua eta II. kapituluan [40.-42. or.])

  • Haurdunaldiaren, erditzearen eta erditze-ondoaren prozesu osoan osasun-laguntza osoa eta teknikoki egokia jasotzeko eskubidea (9.a artikulua)
  • Erditzean amaren parte-hartze aktiboa errazteko eskubidea, eta haren erabakia errespetatzeko eskubidea, ikuspuntu klinikotik behar-beharrezkoak ez diren praktikei dagokienez. (9.b artikulua)
  • Erditzearen inguruan, ahal den guztietan, emakumeak bere konfiantzako pertsona bat alboan edukitzeko eta umea ondoan edukitzeko eskubidea. (9.c artikulua)
  • Umeari bularra ematearen onurei eta praktikari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea (9.d artikulua)eta edozein leku publikotan umeari bularra emateko eskubidea.(9.e artikulua)
  • Laguntza bidezko ugalketa-teknikak baliatzeko eskubidea, gomendatuta badaude(9.f artikulua)
  • Sexu-arreta eta -hezkuntza egokiak jasotzeko eskubidea. (9.g artikulua)
  • Haurdunaldia borondatez eteteari buruzko aholkularitza egokia jasotzeko eskubidea, eta, haurdunaldia etenez gero, arintasun, segurtasun eta konfidentzialtasunik handienerako eskubidea. (9.h artikulua)
Azken aldaketako data:  2016/04/07