Osasun Saila

Piercing-a

"Piercing" deritzona larruazala eta honen azpiko ehunak zulatzean datza apaingarritako objektuak ipintzeko.

Praktika erasokorra da zauriak gertatzen baitira eta ondorioz konplikazioak ager daitezke, batzuk oso larriak eta bizitza guztirako.

Konplikazioak izan daitezke:

  • Orokorrak: zenbait infekzio, adibidez, hepatitisa edo HIESa, urteak igaro eta gero ager daitezkeenak.
  • Lokalak: abszesuak, urratuak eta beste zenbait lesio, era askotakoak izan daitezkeenak, zuloa egin den lekuaren arabera. Arrisku gutxieneko lekua belarri gingila da. Beste zenbait gunetan "piercing" egitea arriskutsuagoa da eta konplikazioak eragin ditzake, adibidez, kondritis eta perikondritis (belarriaren erdian edo goialdean edota sudurrean), hortzen hauste edo pitzadura, eta mastekatzeko eta irensteko eragozpenak (aho barruan), edo nerbio eta zainetako lesioak (aurpegian).

Funtsezkoa da erabiltzen diren instrumentuak ongi esterilizatuak daudela egiaztatzea.

Larruazaleko gaixotasunen bat, alergiak, koagulazio arazoak, etab. dituzten pertsonek ez lukete piercing ezarri behar. Beharrezkoa da piercing egin aurretik profesional medikoekin kontsultatzea.

Edonola ere, piercing-a egin aurretik,

  • Adinez nagusia ez bazara, aitaren, amaren edo tutoreen baimen idatzia behar duzu.
  • Ziurta zaitez, piercing-a egiteko hautatu duzun zentroak baduela jarduera hori gauzatzeko baimena; dena den, horrek ez du esan nahi arriskurik ez dagoenik.
  • Eska ezazu eta gorde egin dizuten lanagatiko faktura. Ondo etorriko zaizu inoiz erreklamaziorik egitea pentsatzen baduzu.

Araudia

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019201
Faxa: 945 019192 e-mail: dirsalud-san@euskadi.eus