Osasun Saila

Zahartze aktibo eta osasungarria

envejecimiento activo y saludable

Zahartzea prozesu naturala da gure bizitzan, urteak betetzearen ondorio, denborak aurrera egiten duen seinale. Hortaz, bizitzako fase hori naturaltasunez onartzen badugu, eskaintzen dizkigun aukera guztiez gozatuko dugu, ugari dira eta.

Etapa horretan, denbora libre gehiago izan ohi dugu, ziur aski, atzean utzi ditugulako urteetan izandako zereginak, esaterako, seme-alaben heziketa eta etxetik kanpoko lan-jarduera etab. Horregatik, aukeraz jositako etapa honetan, beti egin nahi izan dugunari heltzeko parada dugu, eta, gainera, gizarte- eta familia-bizitzan aktiboki parte hartzen jarrai dezakegu hainbat ekintza eginez, besteak beste, boluntariotza- eta jolas-jarduerak, etengabeko ikaskuntzakoak eta adierazpen kulturalekin lotutakoak etab. Azken batean, zahartze aktiboa izateko aukera daukagu.

Zahartze aktibo eta osasungarria izateak zera esan nahi du: gure behar, nahi eta gaitasunen arabera gizartean parte hartzea, eta osasun fisiko ona izateko, esparru emozionalean ondo sentitzeko eta gizarte-ingurune ona edukitzeko aukerak ahal den gehien baliatzea. Helburua bizi-kalitatea eta -itxaropena adin aurreratuetara zabaltzea da.

Material lagungarria:

Esteka interesgarriak:

Adinekoek izaten dituzten erorikoak prebenitzeko hurrengo tailerrak, maiatzan eta ekainan izango dira:

Lurraldea Municipio Fecha
Araba Valdegovía (villanueva) Maiatzaren 9an
Iruña de oka Maiatzaren 16an eta 17an
Gipuzkoa Zumaia Maiatzaren 29an eta 30an
Añorga Maiatzaren 28an eta 31an
Donosti Antiguo Erabaki gabea
Donosti Alde Zaharra Erabaki gabea
Aretxabaleta Maiatzaren 29an
Bizkaia Sestao Maiatzaren 9an eta 10an
Etxebarria Maiatzaren 22an
Urduliz Ekainaren 1ean eta 4an
Portugalete Ekainaren 5ean eta 7an
Sopuerta Erabaki gabea
Bilbao Irala-Ametzola Erabaki gabea

Azken aldaketako data: