Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Termika arloa

  • Xedea

    Termika Arloak aholkularitza zerbitzuak eskaintzen dizkie eraikuntza-sektoreko eragileei, eta, horretarako, energiaren efizientzia eta eraikuntza-arloko kalitatea sustatzeko saiakuntzak, azterketak eta monitorizazioak egiten ditu. 

    Zeregin ohikoenetako bat da eraikuntzako material eta elementuen jokabide termikoa ziurtatzea. Eraikuntzako Kalitate Kontroleko Laborategiko Termika Arloak eskainitako aholkularitza funtsezkoa da produktuak, proiektuak eta eraikinen sustapenak hobetzeko, eta, bide bidez, exekuzio-proiektuan definitutako prestazio termiko eta energetikoak eta araudia betetzen direla bermatzeko. Era berean, maila lokal, estatal eta europarreko ikerkuntza- eta garapen-proiektuetan parte hartuz ere egiten du produktuak eta sistemak hobetzeko ekarpena. 

    Eusko Jaurlaritzako Eraikuntzako Kalitate Kontroleko Laborategiko Termika Arloa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitza Zuzendaritzaren barneko erakunde bat da.

  • Lantaldea

    Eusko Jaurlaritzako Eraikuntzako Kalitate Kontroleko Laborategiko Termika Arloko ingeniaritzako eta arkitekturako profesionalek ezagutza zientifiko eta esperimentalak uztartzen dituzte. Lantaldeko profesionalek esperientzia dute eraikuntzako obren kalitate-kontrolean eta ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektuetan. 

    2005. urtetik, Euskal Herriko Unibertsitateko Eraikuntza Energetikako Ikerketa Taldea (ENEDI) Eraikuntzako Kalitate Kontroleko Laborategiko Termika Arloa garatzen ari da Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko kalitate- eta berrikuntza-politikako bitarteko gisa.

  • Harremanetan jartzeko

    Eusko Jaurlaritzako Eraikuntzako Kalitate Kontroleko Laborategiko Termika Arloa Agirrelanda 10, Vitoria-Gasteiz, 01013, Araba. 

    Helbide elektronikoa: termica@euskadi.eus
    Telefono-zenbakia: 945 26 89 33
    LinkedIN: www.LinkedIN/AT-LCCE
    Twitter: @AT_LCCE  

  • Newsletterra

    Eusko Jaurlaritzako Eraikuntzako Kalitate Kontroleko Laborategiko Termika Arloaren sei hilez behingo argitalpena 2019ko urtarrilean argitaratuko da.