Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Zerbitzuak

Eusko Jaurlaritzako Eraikuntzako Kalitate Kontroleko Laborategiko Termika Arloak askotariko lanak egiten ditu. Eraikuntzako EECN-nZEB sektorearen erronkei erantzuteko, bilakaera etengabekoa da. Jarraian, eskaintzen dituen zerbitzu nagusiak daude zerrendatuta, eta zerbitzu ohikoenen zenbait fitxa ere jasota daude.

Kasu berezietarako jarri harremanetan Eraikuntzako Kalitate Kontroleko Laborategiko Termika Arloarekin. Bertan, kasu zehatz bakoitzaren behar espezifikoak aztertuko dira.

Material-saiakuntzak:

  • Isolamenduen eta beste materialen eroankortasun termikoa (λ)
  • Propietate higrotermikoak (hezetasunaren metatze eta garraioa)

Lehio eta itxituren saiakuntzak:

  • Fatxaden transmitantzia termikoa (Uf)
  • Leihoen transmitantzia termikoa (Uw)
  • Fatxada eta estalkien jokabide dinamikoa benetako kliman (PASLINK saiakuntza-gelaxka)(ikusi bideoa: PASLINK)

Saiakuntzak obretan eta lehendik dauden eraikuntzetan:

  • Termografia infragorri bidezko ikuskapena: irregulartasunak, zubi termikoak eta hezetasunak
  • Lehendik dauden itxituren erresistentzia termikoa 
  • Ate haizagailua (Blowerdoor testa) airearekiko hermetikotasuna neurtzeko
  • Aireztapen emarien eta airearen kalitatearen egiaztapena (gas trazatzaile edo CO2 bidez)
  • Eraikinen, energiarekin lotutako alderdien eta konfort termikoaren monitorizazioa

Instalazioen saiakuntzak:

  • Ekipo konbentzionalak energia berriztagarriekin eta metatzeekin funtzionatzeko estrategien optimizazioa (30 kW arteko sorkuntza). Eskalatze potentziala TRNSYS plataformarekin.

Energiaren efizientziako azterketak eta prestakuntza:

  • Energiaren Efizientziako Ziurtagirien kanpo-kontrola (CEE)
  • Eraikinen ikuskaritza energetikoak
  • Simulazioak (DB, E+, TRNSYS)
  • Birgaitze-aukeren analisiak
  • Ekipoen funtzionamenduaren optimizazioa energia berriztagarrien integrazioarekin
  • Enpresa eta profesionalentzako prestakuntza espezializatua

Eraikuntzako Kalitate Kontroleko Laborategiko Termika Arloa era guztietako eragileentzako dago eskuragarri. Honako eragile hauei eskaini ohi dizkie zerbitzuak:

  • Produktu isolatzaileen eta itxituren fabrikatzaileak
  • Leiho fabrikatzaileak
  • Eraikuntzako produktuen fabrikatzaileen elkarteak
  • Instalazio energetikoko ekipoen fabrikatzaileak
  • Eraikuntzako sustatzaileak
  • Kalitatea kontrolatzeko erakundeak
  • Arkitektura-estudioak
  • Elkarte profesionalak (COAVN, COAM, COAC, COAT, COII...)
  • Tamaina handiko eraikuntza enpresak
  • Administrazio publikoak: etxebizitza publikoen eta birgaitze-egitasmoen sustatzaileak
  • Ikerkuntza eta garapeneko talde publiko eta pribatuak
  • Bizilagunen komunitateak