Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Akustika arloa.

Eraikuntzaren Kalitatea Kontrolatzeko Laborategiko akustika-arloak aipamen berezia merezi du, akustikak baliabide tekniko eta ekonomiko handiak eskatzen dituelako, herritarrek harekiko gero eta interes handiagoa dutela aintzat hartuta. Laborategiko alor hori Estatuko eta Europako garrantzitsuenetako bat da.

      • ZERBITZUAK:

          • Eraikuntzako produktuak eta soluzioak akustikoki bereizi Eraikingintzaren Kode Teknikoaren “Zarataren aurkako babesa” DB-HR betetzeko.
            • Isolamendu akustikoa eta soinu-absortzioa zehaztu entsegu bidez, ENAC erakundearen arabera.
            • Materialen parametro fisiko-akustikoak neurtu.
          • 'Acoubat-dBMat' , eraikinetan zarata aurreikusteko softwarearen euskarri teknikoa eta garapena.
          • Araudiak garatzen laguntzea.
          • Difusio akustikoa. Materialen portaera akustikoari buruzko azterlanak garatu, txosten teknikoak egin eta jakintza hedatzeko saioak. Sartu dokumentazioa
          • NORENTZAT:

            • Fabrikatzaile, banatzaile, sustatzaile eta proiektugileentzat (arkitekto eta aparejadoreentzat).
            • Sektore Publikoarentzat (Udalentzat, Aldundientzat, Eusko Jaurlaritzarentzat)
          • ZERI APLIKATUAK:
            • Itxitura bertikalak. Aire bidezko zaratarekiko isolamendua, baita isolamendu honen hobekuntza neurtzeko entseguak, transmisio horizontaleko kamara akustikoei buruzko UNE-EN ISO 10140-2 arauaren arabera (lehengo UNE-EN ISO 140, 3., 10. eta 16. atalak) (+info)
               
              • Hormak (harlangaitz-hormak, fabrikak eta abar, Autosostengatzaileak, PYL...)
              • Panel aurrefabrikatuak.
              • Leiho eta beirak.
              • Ateak.
              • Pertsiana-kaxak eta aireztatze-sistemak.
              • Fatxadak, errezel-hormak, SATE
              • Hormen estaldurak, estaldurak.
              • Zaraten-aurkako pantailak (UNE-EN 1793)
                 
            • Itxitura horizontalak. Aire bidezko eta inpaktu bidezko zaratarekiko isolamendua neurtzeko entseguak. Inpaktu bidezko zaratarekiko isolamenduaren hobekuntza neurtzeko entsegua. Bertikaleko kamara akustikoei buruzko UNE-EN ISO 10140-2 eta 3 arauaren arabera (lehengo UNE-EN ISO 140, 3.,6.,8. eta 16. atalak) (+info)
               
              • Forjatuak (lauzak, egurra, gangatilak,…)
              • Sabai izunak.
              • Zoru flotagarriak
              • Moketak, oholtzak, lamina elastikoak.
              • Estalkiak, e.a.
                 
            • Estaldurak eta barne-elementuak. Soinu-absortzioaren entsegua (UNE EN ISO 354) erreberberazio-gelan.(+info)
               
              • Material porotsua.
              • Panel zulatuak.
              • Soinu-sabai izunak.
              • Elementu bolumetrikoak: bafleak, butakak eta abar..
              • Zaraten-aurkako pantailak
            • Zoruko estaldurak. Zoru gaineko oinatzeko zarataren neurketa, laborategian (UNE EN 16205)

          • Material neurketak: Zurruntasun mekanikoa (UNE-EN 29052-1), erresistibitatea aire-fluxua igarotzean (UNE-EN 29053. B metodoa) eta soinu-absortzioa inpedantzia tutuan (UNE-EN ISO) 10534-2). (+info)

                

 

 acustica.vitoria@sarenet.es   

Azken eguneratzea: 2018/04/09