Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hemen aipatutako monumentu megalitiko guztiak, baita Gipuzkoako besteak ere, Kultura Ondasun gisa deklaratu ditu Eusko Jaurlaritzak eta horrek behar bezala babesteko aukera ematen du. Era berean, kontu handiz garbitu eta egoki seinaleztatu dira megalitoak. Gipuzkoako hainbat mendilerrotan hainbat eta hainbat megalito suntsitu dira lehen ere, zatika edo osorik, eta halakorik berriro gerta ez dadin hartutako neurria da Jaurlaritzarena.

Jaizkibel eta Oiartzungo mendilerroetan bertan, Deklarazioaren aurretik, hainbat megalito suntsitu izan dituzte erabat: trikuharri eta harrespil ugari Jaizkibelen, eta harrespil batzuk Oiartzungo mendietan.

Babesa