Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bi estazio horietatik Jaizkibelgoan baino ez daude trikuharriak. Oiartzungoan, trikuharri bat salbu, harrespilak besterik ez dago.

Harrespilak Burdin Aroko megalitoak dira; trikuharrietan ez bezala, haietan ez zen gorpu osoa lurperatzen, errautsak baizik, aurrez hilotza erraustuta. Errausketa ez zuten su biziegian egiten, eta, ondorioz, kiskalitako hezurren zati txikiak eta hortzak agertu ohi dira megalito horietan. Errautsak harri-zirkuluaren erdian jartzen ziren, hilotzaren puska eta bitxi batzuekin batera, batzuetan zeramika batean, bestetan harriz egindako zista batean, baita zuzenean lurrean ere.

Garai horretako harrizko zirkulu horiek oso ohikoak dira Pirinioetan eta Onyi-Adarra-Mandoegi mendilerroraino hedatzen dira W-rantz. Leitzaran ibarra da harrespil horien mendebaldeko muga. W-ra bakanak dira oso halako multzoak eta araua berresten du horrek. Gipuzkoan, beraz, ekialdera mugatzen dira, Baskoien lurraldera, eta E-rantz hedatzen dira gero, Nafarroa eta Iparraldeko mugaldeko lurraldeen inguruetan..

Oiartzun