Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hemen aipatutako monumentu megalitiko guztiak, baita Gipuzkoako beste estazio megalitikoetakoak ere, Kultura Ondasun gisa deklaratu ditu Eusko Jaurlaritzak eta horrek lehen baino askoz modu eraginkorragoan babesteko aukera ematen du. Era berean, kontu handiz garbitu eta modu egokian seinaleztatu dira megalitoak, pista berriak urratzeko, zuhaitzak ebakitzeko edo baso-landaketak egiteko lanetan suntsiketarik gerta ez dadin.

Kontu handiz garbitu eta modu egokian seinaleztatu dira estazio horietako megalitoak ere.

Sierra Elgeako seinale baten argazkia

Seinalea.