Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Estazio horietan batez ere trikuharriak eta tumuluak daude eta, gutxiago izan arren, menhir batzuk ere bai.

Mendilerro horietan ez da harrespilik ezagutzen. Gipuzkoa ekialdeko inguruetan ez bezala, salbuespen bakanen bat izan ezik, halako megalitorik ez dago Gipuzkoa hego-mendebaldeko mendilerro hauetan.

Elgea-Artia, Kurutzeberri eta Orkatzategi mendilerroetako megalitoak Oñati, Eskoriatza eta Leintz-Gatzagako udalerrietako lurretan daude.

Trikuharri, tumulu eta menhir horien izaera, esanahia eta eraiki zituzten garaia ezagutzeko, orri honetara jo daiteke.

Sierra Elgeako panoramika